Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Hemen da 37. Lesoinu

Ostiralean hasi eta hilaren 30era arte luzatuko dira aste pedagogiko-musikalaren jarduera gehienak. Herritarrei zabalik diren bi ikastaro izango dira: beatbox-ena, eta ukelele instrumentura hurbiltzekoa.

Ion Pombar, Laura Martinez eta Xanti Espina, gaurko aurkezpenean.
Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2023/03/15

Lezon, eskualdean eta Gipuzkoan erreferente da Lesoinu, Lezoko Aste Pedagogiko Musikala. Aurtengoan 37.enez ekarriko ditu musikaren eta sormenaren azken joerak, bertakoak eta urrunagokoak, herrira. Ostiralean hasi eta hilaren 30era arte luzatuko da egitaraua, eta orotara hamasei izango dira programa osatuko duten jarduerak. Askotarikoak dira.

Gaur aurkeztu dute XXXVII. Lesoinu Laura Martinez jarduneko alkateak, Ion Pombar Kultura zinegotziak, eta Xanti Espina Tomas Garbizu Musika Eskolako zuzendariak. Hain zuzen, aro pedagogiko-musikalaren hiru sustatzaile nagusiak horiek direla azaldu du Espinak: udala, udaleko Kultura Saila, eta musika eskola bera. «Lehen edizioan egin bezala, ilusioz eta energiaz gainezka prestatu dugu Lesoinuren egitaraua. Hamasei jarduera bildu ditugu, eta uste dugu denen gustukoak izango direla», Espinak. Ion Pombarrek, bere aldetik, Lesoinuren indarra urtetik urtera handitzen ari dela baieztatu du agerraldian, eta programazioaren arduradun den Tomas Garbizu Musika Eskolako kideek egiten duten lana eskertu zuen. Esker mezuak itzulera izan zuen Espinaren partetik.

Espinak nabarmendu du Lesoinuren barruko hamasei ekitaldietatik gehien-gehienak doan direla, hiru bakarrik direla ordainpekoak; talde profesionalek emandako saioenak dira sarrera erosi behar diren horiek. Musika emanaldiez gain, hitzaldiak, tailerrak edo mintegiak ere izango direla adierazi du Espinak. «Gazteek erreferentziak behar dituzte. Musika Eskolan ikasketa prozesuan ari dira, baina komenigarria da musikaren beste arlo batzuk ere ikus ditzatela. Gainera, herritarrentzat ere interesgarri diren hainbat osagai daude egitarauaren barruan.

Espinak Lesoinuren barrukoak bost ataletan banatu ditu: Tomas Garbizuko ikasleen emanaldiak; profesional izateko bidean direnenak; profesionalen ikuskizunak; kalean herria girotzeko egiten direnak; eta dibulgazioa ardatz duten ikastaro eta tailerrak. Azken horien artean, martxoaren 29ko beatbox tailerra eta maiatzaren 6ko ukelele tailerra nabarmendu ditu Espinak.

Musikaz harago
Musika eskolako zuzendariak nabarmendu du, musika eskola klasikoen egitekoa aldatzen ari dela. Horri begira, eta beste herrietako ereduari jarraiki, Lezon ere horren gaineko lanketa egin behar dela uste du, adibidez, arte eszenikoen arloa ere herriko zentroan txertatuz. Ideia horrek badu eragina egitarauan: ostiralean bertan antzerki musikatua izanen da Gezalan, eta hilaren 26an (19:30) Abundance dantza ikuskizuna jasoko du herriko antzokiak.

Lesoinuren egitarau oso-osoa ikusteko, klik egin hemen. Behealdean, berriz, lehen ekitaldien zerrenda.

XXXVII. LESOINU. ASTEBURUKO EGITARAUA.

  • Hilak 17 (ostirala). 17:15ean, Gezala Auditoriumean, ‘Basoko sekretuak’ ipuin musikatua Amaia Elizagoienen eskutik (3 euro).
  • Hilak 18 (larunbata). 12:30ean, Aiton Bordan hasita, kantu jira; 19:30ean, Gezala Auditoriumean, Zumaiako Beko Plaza eta Lezoko Sutargi abesbatzen emanaldia.
  • Hilak 19 (igandea). 11:00etan, herritik zehar, Tomas Garbizu Musika Eskolako txistularien diana; 19:30ean, Gezala Auditoriumean, Thrigger biolontxelo taldearen kontzertua (8 euro).
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.