2023/3/15

EH Bildu: "Bizitza duinak erdigunean jarrita osatu dugu herri programa"

EH Bilduk hauteskundeetarako josi duen #BideanGehiago herri programa aurkeztu du gaur. 55 proiektu bildu dituzte programara, bizitza duinak, komunitate kohesionatua eta hiri bizigarria eraikitzen jarraitzeko.

Hemen da 37. Lesoinu

Ostiralean hasi eta hilaren 30era arte luzatuko dira aste pedagogiko-musikalaren jarduera gehienak. Herritarrei zabalik diren bi ikastaro izango dira: beatbox-ena, eta ukelele instrumentura hurbiltzekoa.

sare

Manifestazioa, Inziarteri hirugarren gradua kendu diotela salatzeko

Sarek eta Etxerat-ek mobilizazioa deitu dute ostiral arratsalderako. Juan Manuel Inziarte espetxera bueltatu da, hirugarren gradua kendu diotelako.

maskarada

Zuberoako maskaradetara joateko bidaia antolatu dute

Haurtzaro Ikastolak antolatu du txangoa, apirileko lehenengo astebururako. Edozein herritarrek eman dezake izena, ostiraletik aurrera.

Urtzi Leonetek bere lehen eleberria aurkeztuko du Antxoko AEKn

'Itzalen dama eta Patxi bakallu' fantasiazko kontakizuna Txirrita AEKn aurkeztuko du bihar Errenteria-Oreretan bizi den idazle astigartarrak.

Futbol egokituko topaketa Karla Lekuonan

Topaketa hilaren 26an egingo dute, eta bi ordukoa izango da (11:00-13:00). Hilaren 21era arte eman daiteke izena.

OTXEkoak, egurrean Espainiako Kopan

Emaitzarik aipagarriena Gexan Albisuk 23 urtez azpikoetan lortutako hirugarren postua izan zen. Beste ordezkariak ere, borrokalari eta bikain.

Irungo Harrera Sarearekin bat egin dute Lizeoko ikasleek

Pasaia-Lezo Lizeoko DBH 3ko ikasleek material bilketa antolatu dute. Ikastolako eraikin guztietan bilduko dituzte dohaintzan emandakoak.

Antxo diseinatzeko parte hartze prozesua eskatu du EH Bilduk

Udal gobernua osatzen duten PSE-EE eta EAJri eskatu diete parte hartze prozesu "zabal eta erreala" abiarazteko Antxoko herritarrekin.

etaren agiri bulegoa

'ETAren agiri bulegoa' ikusteko aukera, Landetxen

Giltxikaro antzerki taldearen antzezlana igandean emango dute, eta sarrerak online eros daitezke. Datorren astebururako, Ander Iriarteren 'Karpeta urdinak'.

[Zozketa] 'ETAren Agiri Bulegoa' emanaldirako sarrera bikoitza

Oiartzungo Landetxe Kultur Aretoan antolatu den 'ETAren Agiri Bulegoa' emanaldirako sarrera bikoitza zozkatuko da. Parte har ezazu!

Gehiago