Futbol egokituko topaketa Karla Lekuonan

Topaketa hilaren 26an egingo dute, eta bi ordukoa izango da (11:00-13:00). Hilaren 21era arte eman daiteke izena.

Oiartzun Kirol Elkarteak, Mindara elkarteak, eta Gipuzkoako Kirol Egokituko Federazioak elkarlanean, futbol egokituko topaketa antolatu dute hilaren 26rako (igandea) Karla Lekuona futbol zelaian. 12 urtetik gorakoentzako da jarduera, eta 11:00etan hasiko da, 13:00ak arte.

Futbol topaketa horretan egoteko aurrez eman behar da izena (hilaren 21era arte da zabalik epea). Hori egiteko antolatzaileek prestatu duten online galdetegia bete behar da (klik egin hemen).

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.