Irungo Harrera Sarearekin bat egin dute Lizeoko ikasleek

Pasaia-Lezo Lizeoko DBH 3ko ikasleek material bilketa antolatu dute. Ikastolako eraikin guztietan bilduko dituzte dohaintzan emandakoak.

Ikastetxeko hormetan material bilketara deitzeko kartelak itsatsi ditute DBH 3koek.

Pasaia-Lezo Lizeoko DBH 3ko ikasleak migrazioarekin loturiko gaiak lantzen ari dira euren ikasgeletan, eta horren harira, Irungo Harrera Sarearekin harremanetan jarri eta eurekin elkarlanean material bilketa abiarazi dute.

Ikasleak Lizeoko gelaz gela joango dira bihar, ostegunarekin, aurretik eskatu dituztenak jasotzen —motxilak, mugikorrak, jertse lodiak, txamarrak, zapatak edota helduentzako botak—. Ikastolaren eraikin guztietan egingo dute bilketa: Lezon, Antxon, Donibaneko bietan eta San Pedrokoan.

Material guztia jasotakoan dohaintzan emango diote Irungo elkarteari, haiek gehien behar dutenei helaraz diezaieten bildurikoa.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.