Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

OTXEkoak, egurrean Espainiako Kopan

Emaitzarik aipagarriena Gexan Albisuk 23 urtez azpikoetan lortutako hirugarren postua izan zen. Beste ordezkariak ere, borrokalari eta bikain.

Gexan Albisu (eskuinetik bigarrena) Valladolideko podiumean.
Urko Etxebeste Petrirena
Errenteria-Orereta,Lezo,Oiartzun,Pasaia
2023/03/15

Martxoaren 1ean Lezon egin zuten sasoiko aurkezpenean Oarsoaldeko Txirrindularitza Eskolako kideek iragarri zuten gaztetxoenek ikastea, gozatzea eta probatzea zutela helburu, eta koskorragoak ahalik eta emaitza onenak lortzea. Bada emaitzak iristen hasi dira: Espainiako BTT Kopako bigarren proba egin zen hilaren 12an Valladoliden, eta oso aipatzekoak dira han lortutako emaitzak, tartean podium bat: historikoa izan zen.

Podiuma Gexan Albisuk lortu zuen 23 urtez azpikoen mailan, hirugarren izan zen oiartzuarra kategoria horretako lehian. “Espainiako Kopan gure historiako lehen podiuma lortu zuen”, esan dute OTXEkoek. Zirkuituari zazpi itzulikoa zen haren lehia, eta hasieratik aurrekoekin izan zen nor baino nor, nahiz eta erritmoa ikaragarrizkoa izan, baita beroa ere. Beroa, ordea, Albisuen aldeko izan zen, beste lasterkariak apurka atzerantz hasi ziren bitartean, hark aurrera urratsa egin zuelako hirugarren izan arte: Karrera hasieratik bi kide ihesean izan ziren, harrapaezinak Albisurentzat.

23 urtez azpikoekin, Junior eta Elitekoak ere izan ziren lehian, karrera berean, baina kategoriaren araberako itzuli kopuruarekin. Hala, juniorretan, Jokin Askaraik meritu handiko 22. postua eskuratu zuen, Eneko Gomez atzerago sailkatu zelarik (45.).

Emakumeen lasterketa nagusian Nahia Polo izan zen. Han Elite Mailako profesionalekin lehian izan zen errenteriarra. Erritmo oso gogorreko lasterketa izan zen hori ere, baina hala ere, oso aipagarria den 17. postua bere egin zuen Polok.

Nesken Gazte Mailan, Magali Albisuk 8. postu izugarria lortu zuen, eta kadetetan, Intza Del Tesok nahiz Iaraia Zapirainek 15. eta 19. tokian gurutzatu zuten helmuga.

Mutilen Kadete Mailan ere OTXEkoen lan bikaina Espainiako Estatuko BTT txirrindulari onenekin aurrez aurre lehian: Peio Munduate 6. izan zen, Aimar Fernandez de Gorostiza 10., eta beste bost partaideek ere den-dena eman zuten; Unai Barrio gazteak azken orduan matxura bat izan, eta berea ez zen bizikleta batekin parte hartu zuen.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.