Urtzi Leonetek bere lehen eleberria aurkeztuko du Antxoko AEKn
'Itzalen dama eta Patxi bakallu' fantasiazko kontakizuna Txirrita AEKn aurkeztuko du bihar Errenteria-Oreretan bizi den idazle astigartarrak.
Urtzi Leonet Santa Cruz Errenteria-Oreretan bizi den 41 urteko idazle astigartarrak haren lehen eleberria, Itzalen dama eta Patxi bakallu, aurkeztuko du bihar, ostegunarekin, Pasai Antxoko Txirrita AEKn. Elkar argitaletxearen eskutik argitara aterakoa literatura fantastikoko saga baten lehena izatea nahi du egileak.
19:00etan hasiko du Leonetek fantasiazko kontakizunari buruzko aurkezpena. Saioa Pasaiako Mintzalagun egitasmoaren kariaz antolatu badute ere, sarrera librea izango da, eta interesa duen edonor bertaratu ahalko da, beraz, Zumalakarregi 9-ra.