Zuhaitzak identifikatzeko plakak jarri dituzte bidegorrian
Oiartzungo Udalak 82 kartelak jarri ditu, arbolak bereizi eta identifikatzeko, Isastiko tuneletik hasi eta Altzibarko zubirainoko tartean.
Hostoaren marrazkia, izen zientifikoa, euskarazko izena eta jatorria azaldu dute. Oiartzungo Udalak 82 plaka jarri ditu bidegorrian, bertako zuhaitzak identifikatu, bereizi eta izendatzen laguntzeko.
Arbola bakoitzaren ondoan karteltxo bana jarri du hostoaren marrazkia, izen zientifikoa, euskarazko izena eta jatorria zehaztuz.
82 plaka horiek Ugaldetxoko Isastiko tunelean hasi eta Altzibarko zubirainoko tartean jarri dituzte. Udalak jakinarazi duenez, herriko ikastetxeek eskatutakoari erantzun diote, Agenda 2030ren barruan landutakoaren harira.
Udalak 10.000 euro bideratu ditu horretara.

