Apirilaren 1ean izango da VIII. Taupada Fest!
Apirilaren 1ean elkartuko dira Trintxerpeko Mogambo aretoan, 21:30etik aurrera. Sei talde arituko dira, eta sarrerek zazpi euro balioko dituzte.
Pandemian zehar etenaldia egin ondoren, bueltan da Errenteria-Oreretako Zintzilik irrati librearen aldeko Taupada Fest! jaialdia. 2014an lehen aldiz antolatu zutenetik, zazpi edizio ospatu dituzte. Aurtengoa, beraz, zortzigarrena izango da.
DIY hardcore eta punk rock musikaren zaletuak Trintxerpeko Mogambo aretoan elkartuko dira datorren apirilaren 1ean, larunbatean, 21:30etik aurrera. Antolatzaileak 2020an bertan behera utzitako jaialdian joko zuten artistak ekartzen ahalegindu dira, eta ezinezkoa izan bada ere, aurtengo edizioan sei talde hauek arituko dira:
- Zero (Punk rock – Gasteiz).
- Represión (FastCore – Bilbo).
- Peedöh (Raw Punk – Zarautz eta Errenteria-Orereta).
- Zobux (Hardcore – Zaragoza).
- Yakovlev 42 (Street Punk – Oiartzun).
- MJs Godras Piponeras (Tekno Makarreo – Astigarraga).
Sarrrerak 7 euroan jarriko dituzte salgai.

