2023/3/17

[Galeria] Iztieta-Ondartxoko bizilagunen eskaera historikoak erantzuna izango du

Ondartxoko hiltegiaren ondoko lokalak eraisteko salerosketa eragiketa egin du udalak. Auzoa biziberritzen hasteko lehen urratsa izango da, eta dena ondo bidean, hiruzpalau hilabete barru berrurbanizatuta izatea espero du Aizpea Otaegi alkateak.

Batasunaren Bidean Aurkezpena

8.000 laguneko giza-katea, euskara batuari gorazarre egiteko

Errenteria-Orereta eta Donostia lotuko dute 8.000 lagunek, gaur zortzi, Kilometroak-en urteko dinamikaren barruan, Orereta Ikastolak, Ikastolak Herriari eta Euskaltzaindiak antolatu dute.

lur korta landetxe bisita

400 haurrek Landetxeko sekretuak ezagutu dituzte

LH 3 eta 6 arteko ikasleek txangoak egin dituzte eraikin berrira. Lur Kortak erakutsi dizkie Landetxeren txoko guztiak.

ASTEKARIKO ERREPORTAJEA

Etxera bidea ez dadin izan hil ala bizikoa

Don Bosco Lanbide Heziketa Institutuko ikasle eta irakasleek Gaintxurizketako errepideko puntu iluna ezabatuko duen proposamena helarazi diote Gipuzkoako Foru Aldundiari. Erantzunaren zain dira orain.

Astekariko elkarrizketa: Ioritz Mendizabal Zubeldia, jockeya

"Zaldira igo eta berehala dakigu, biek, gauzak nola joango diren"

14 urte zituenetik, ez du egun bakar bat ere zaldi batera igo gabe pasatu oiartzuarrak. 1988tik lehen mailan lehiatzen aritu da, munduko onenekin orpoz orpo. Ez du erretiroa hartzeko presarik.

IÑIGO ORTEGA MARTINEZ. Antzerkilaria.

[Elkarrizketa] «Futbolean jakituria orokorra den bezala, kulturan ere behar luke»

'Pasaia KM0’ doako antzerki musikatuko zikloa abiarazi du antxotarrak, eta gaurtik igandera Donibaneko Juanba Berasategi aretoan emango dituzte lanak. Azken sarrerak leihatilan eskuratu ahalko dira.

Carlos Bayonen 'Errenteria gero eta ederrago' erakusketak hartuko du Xenpelar

Konfinamendua amaituta, herriko haur parke, lorategi eta biribilguneei argazkiak egiten hasi zen Carlos Bayon errenteriarra, eta horiekin osatu du erakusketa.

Oiarpeko pilotarien asteburuko partidak (2023-03-17)

Oiartzungo pilota elkarteko kirolariek hamabost partida jokatuko dituzte asteburuan. Madalensoron bi partida jokatuko dira arratsaldean, eta beste bat bihar.

Lezoko udal aldizkariaren 14. zenbakia banatzen hasi dira

14. 'Zer berri LezOn?' udal aldizkaria etxe guztietan banatuko dute. Internet bidez ere kontsulta daitezke edukiak.

Komunikazio kanala sortu du PSE-EEk

Udal hauteskundeei begira, programa osatzeko herritarren eskaerak aintzat hartu nahi dituzte horrela. Apirilaren 30era arte egongo da Whatsapp taldetik mezua bidaltzeko aukera.

'Gipuzkoa martxan' herrian izango da asteburuan

Zumardian informazio banaketarako karpa bat jarriko dute. Ginkana antolatu dute, baita txikienentzat puzgarriak ere.

oiartzun ke

Oiartzungo kirol taldeen asteburuko partidak (2023-03-17)

Oiartzun Kirol Elkarteko talde nagusiek etxetik kanpo jokatuko dute asteburu honetan. Gaur, Elorsoron, Miren Tabernak.

Pasaiako kirol taldeen asteburuko partidak (2023-03-17)

Albiste barruan herriko taldeen asteburuko norgehiagoken hitzorduak.

Etxebizitza Sindikatua sortu du Oarsoaldeko Kontseilu Sozialistak

"Bizitzaren garestitze orokorraren" albo kalteak etxebizitzaren eremura iritsi direnez, arazoei era eraginkorrean aurre egiteko tresna izatea nahi dute.

Lezoko kirol taldeen asteburuko partidak (2023-03-17)

Lezoko kirol taldeen asteburua gaur bertan hasiko da, areto futboleko taldeek eta Munttarperen gizonek partidak dituztelako.

Apirilaren 1ean izango da VIII. Taupada Fest!

Apirilaren 1ean elkartuko dira Trintxerpeko Mogambo aretoan, 21:30etik aurrera. Sei talde arituko dira, eta sarrerek zazpi euro balioko dituzte.

Gehiago