Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu

8.000 laguneko giza-katea, euskara batuari gorazarre egiteko

Errenteria-Orereta,Pasaia
Euskara

Errenteria-Orereta eta Donostia lotuko dute 8.000 lagunek, gaur zortzi, Kilometroak-en urteko dinamikaren barruan, Orereta Ikastolak, Ikastolak Herriari eta Euskaltzaindiak antolatu dute.

Batasunaren Bidean Aurkezpena Batasunaren Bidean aurkeztu dute.
2023/03/17
Erik Gartzia Erik Gartzia

Kilometroak jaialdia urte osora zabaldu dute, eta hurrengo geltokia Batasunaren bidean izena izango duen dinamika izango da. Hurrengo ostiralean —hilak 24— izango da ekitaldi jendetsu hori, eta Orereta Ikastolak, Ikastolak Herriari taldeak eta Euskaltzaindiak elkarlanean antolatu dute.

Egun osoko egitaraua izango du, eta momenturik ikusgarriena hasierakoa izango da. Izan ere, 8.226 metroko giza-katea egingo dute, 11:00etan. Errenteria-Oreretako Agirre Lehendakariaren plaza (han dago Koldo Mitxelena hizkuntzalariaren omenezko eskultura)  eta Donostiako Alde Zaharreko Plaza Berria lotuko ditu. 8.000 lagunek hartuko dute parte bertan. Euskaltzaleak bertan parte hartzera animatu dituzte antolatzaileek, parte-hartzaile mugarik ez baitago. Gipuzkoako 30 ikastolatako ikasleek parte hartuko dute bertan, baina herritar orori zabalik den ekitaldi handia da.

 

Euskara batua aintzatetsi

Giza-katearen helburua euskara batuari gorazarre egitea da, eta hizkuntzaren estandarizazioan ekarpena egin duten hamabost lagun aipatuko dituzte. Tartean izango da Koldo Mitxelena errenteriarra (zerrenda osoa behean irakur daiteke).

Hala ere, ez da horietara mugatuko. «Euskara batua gaur errealitate bada, askoz ere pertsona gehiagori esker izan da, horietako asko anonimoak direnak. Beraz, esan dezakegu euskara batua herriak nahi izan duela, herriak sortu duela, eta herriak egin duela bere, erabileraren bidez», adierazi dute.

Gainera, euskara batuak herriari eman diona da ekitaldiak aintzatetsi nahi duena. «Euskarazko hezkuntza, komunikazioa, gizarte kohesioa edo euskal erakundeak, esaterako, ez lirateke gaur direnak izango euskara baturik ez bagenu. Euskara batuari esker gara, eta garelako dugu euskara batua», gaineratu dute.

Transmisioaren garrantzia

Ekitaldiak irudikatu nahi du ikastolek euskara batuari zor diotena, eta euskara batuak ikastolei zor dietena. Transmisioaren garrantzia nabarmentzeko, ekitaldiak ikasleak izango ditu protagonista.

“Egun ikasten ari diren gazte eta gaztetxoei euskara batuaren balioa helarazi, eta bera sortzeko testuinguru historikoa eta bere bilakaera adieraziko zaizkie”, zehatu dute.

Euskaltzaindiaren presentzia

Ekitaldi horrek ordu erdi iraungo du, eta ondoren bildutakoak bost eremutara joango dira: Errenteria-Oreretan eta Pasaian (Antxon) bana izango dira, eta Donostian, hiru. Bertan euskara batuari gorazarre egingo diotela jakinarazi dute, ekitalditxoen bitartez.

Arratsaldean, berriz, Euskaltzaindiako kideek Orereta Ikastola bisitatuko dute, (15:00etan). Egitarauarekin bukatzeko, ekitaldi instituzionala egingo dute udaletxean, 17:30ean hasita.

Horrez gain, Euskaltzaindiak herritar guztientzako dokumentua prestatu du, Euskararen Batasuna. Euskarazko hiztun elkartea trinkotzeko, bizirauteko eta garatzeko giltzarria izenekoa. Bertan, euskara batuaren sorreraren ibilbide historikoa ezaugarritzen duten gako nagusiak azaltzen ditu Euskaltzaindiak.

Dokumentu hori hemendik deskarga daiteke.

Euskara batua

  1. Koldo Mitxelena

  2. Resurreccion Maria Azkue

  3. Pierre Broussain

  4. Jose Maria Satrustegi

  5. Julia Berrojalbiz

  6. Xabier Kintana

  7. Raimundo Olabide

  8. Julene Azpeitia

  9. Luis Villasante

  10. Henrike Knörr

  11. Arantxa Urretabizkaia

  12. Arturo Campion

  13. Gabriel Ares

  14. Jean- Louis Davant

  15. Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.