Oiarpeko pilotarien asteburuko partidak (2023-03-17)

Oiartzungo pilota elkarteko kirolariek hamabost partida jokatuko dituzte asteburuan. Madalensoron bi partida jokatuko dira arratsaldean, eta beste bat bihar.

GRABNI txapelketarako hautatu dituzten lau pilotariak.

Oiarpeko pilotariek hamabost partida jokatuko dituzte asteburuan. Horietako lau gaur arratsaldean izango dira, bi Madalensoron.

Igandean Nafarroan jokatuko dituzte partida gehienak, Josetxo Ezkurraren oroimenezko txapelketan zein Baztango Udaberri txapelketan.

Kartelera osoa ikusteko, egin klik esteka honetan.

GRABNI txapelketa

Bestalde, Oiarpek jakinarazi duenez, taldeko lau pilotari GRABNI txapelketan arituko dira, Gipuzkoa ordezkatzen. Unax Landa, Oier Zabaleta, Oihan Etxeberria eta Mikel Leonet dira hautatuak.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.