400 haurrek Landetxeko sekretuak ezagutu dituzte

LH 3 eta 6 arteko ikasleek txangoak egin dituzte eraikin berrira. Lur Kortak erakutsi dizkie Landetxeren txoko guztiak.

lur korta landetxe bisita Paristik datorren artista baten papera jokatu zuen Lur Kortak.

Gaur zortzi ireki zuten Landetxe eraikina, eta asteburuan 1.500 lagunek ezagutzeko aukera izan zuten. Astegun hauetan, berriz, herriko ikastetxeetako ikasleak izan dira aukera hori izan dutenak.

Lehen Hezkuntzako 3, 4, 5 eta 6. mailetako 400 ikaslek eraikin berriaren txoko guztiak ezagutu zituzten. Lur Korta izan zen bisita gidatu zuena. Paristik etorritako aktore famatu baten papera jokatu zuen.

Bere aretoa ea prest zegoen gainbegiratu zuen aktore horrek: fokuak badabiltzan, kamerinoa non dagoen, komunetan urik badagoen… Oholtzara igo eta antzezteko aukera ere izan zuten.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.