Carlos Bayonen 'Errenteria gero eta ederrago' erakusketak hartuko du Xenpelar
Konfinamendua amaituta, herriko haur parke, lorategi eta biribilguneei argazkiak egiten hasi zen Carlos Bayon errenteriarra, eta horiekin osatu du erakusketa.
Konfinamendua amaituta argazkiak egiten hasi zen Carlos Bayon errenteriarra udalerrian barrena. hala, haurren parkeak, lorategiak edota biribilguneak izoztu ditu kamerarekin erakusketa osatzeko. Orain Xenpelar Etxean ikusi ahalko dira hilaren 20tik apirilaren 5era bitartean, astelehenetik larunbatera, 17:00etatik 20:00etara.
Argazki erakusketa, esker ematea da da. Esker ematea, egileak esan duenez, “Errenteria gero eta ederragoa egiten duten langileei”. Garai bateko udalerriari egin dio erreferentzia: “Aurrerakoiak ziren herritarrak, kultura aldetik aberatsa zen herria, baina onartzen genuen ez zela herri polita. Egitura kaotikoak, hiriguneko fabrika abandonatuak…”. Egun hori aldatu dela dio, eta horren erakusle izango dira bere argazkiak, “egun esan dezakegu, Errenteria, bai herri polita!”.