'Gipuzkoa martxan' herrian izango da asteburuan
Zumardian informazio banaketarako karpa bat jarriko dute. Ginkana antolatu dute, baita txikienentzat puzgarriak ere.
Mugikortasuneko eta Lurralde antolaketako Departamentuak Gipuzkoa Martxan kanpaina hasi du mugikortasun aktiboa sustatzeko, bai bidegorriena, baita herri eta hirietako ibilbideena ere, eta asteburuan udalerrira helduko da. Larunbata eta igandean karpa jarriko dute zumardian programatutako jardueren gaineko informazioa banatzeko zein hurbil dauden bideei buruzko informazioa emateko.
Larunbatean eta igandean, 10:30ean, ginkana egingo dute, eta txikienei begira, puzgarriak eta pedalei eragiteko pistak jarriko dituzte. 11:00etan ibilketa nordikoa egingo dute. Parte hartu nahi dutenek, 10:30ean bertaratu behar dute, orduan jarraibideak emango baitituzte, baita parte hartzeko materiala banatu ere.
Errenteria ezagutzen ibilbidea larunbata eta igandean egingo dute, 12:00etan hasita, inguruko kultura ondarea ezagutzeko aukera izango da.
Zumardiko karpa 10:30etik 14:00etara eta 15:30etik 19:30era izango da zabalik larunbatean, eta igandean 10:30etik 14:00etara.