Lezoko udal aldizkariaren 14. zenbakia banatzen hasi dira
14. 'Zer berri LezOn?' udal aldizkaria etxe guztietan banatuko dute. Internet bidez ere kontsulta daitezke edukiak.
Zer berri LezOn? udal aldizkariaren 14. zenbakiaren banaketarekin hasi direla jakinarazi du Lezoko Udalak. Lezoarrek euren postontzian jasoko dute datozen egunetan. Hori irakurtzeko irrikaz daudenek, aldiz, udalaren webgunean eskuratzeko aukera dute euskarri fisikoa jaso baino lehen.
Agerkarian jasota daude, besteak beste, Arraitokiri buruzko azken berritasunak, lezoarrek aparka dezaten egokitu dituzten guneen gaineko informazioa, herrian kirola egiteko dauden aukeren inguruko erreportajea, edo ekoizpen eta kontsumo arduratsuari buruzko hainbat gako. Udal talde politiko guztien iritziak jasotzen dituen orrialdea ere bada.
Azkenik, XXXVII. Lesoinuren informazioa eta egitaraua ere badago.