AHTaren kontrako borrokaren hiru hamarkaden harira, erakusketa, hitzaldiak eta martxa antolatu dituzte Errenteria-Oreretan.

30 urte dira jada Errenteria-Oreretako hainbat mugimenduk abiadura handiko trenari (AHT) kontrakotasuna adierazteko bidea hasi zutenetik. Horiek AHTari ez! plataformetan gorpuztu dira, tartean, herriko taldea dela. Hiru hamarkadako borrokaldiari balioa emateko, eta oraindik ere tren lasterra inguruan ezartzeak ekar ditzakeen kalteez ohartarazteko, hainbat jarduera antolatu ditu AHTrik Ez Oarsoaldea-Donostia lantaldeak.
Horietatik lehena Arkaitza tabernan zabalik den erakusketa da. Ostalaritza guneko paretetan AHTaren Astigarraga-Lezo merkantzien garraiorako saihesbide egitasmoaren berri ematez gain, horrek inguruan sor ditzakeen kalteei erreparatzen die.
Bigarrena hilaren 23an da (osteguna), hitzaldi bat da. 18:30ean, eta Mikelazulon, Gorka Bueno eta Andoni Kortazar EHUko kide eta Ekopol taldeko partaideek Abiadura handia: ez iraunkorra, bidegabea eta jasanezina izenburuko hitzaldia emango dute.
Beste solasaldi bat, apirilaren 20an. 18:30ean, Mikelazulon ere bai, Karlos Murua oreretarrak AHTaren Astigarraga-Lezo merkantzien garraiorako saihesbidearen proiektua izenburuko hitzaldia emango du.
Bizikleta martxa
Jarduerak bukatzeko, bizikleta martxa antolatu dute maiatzaren 6rako. 10:30ean abiatuko da Errenteria-Oreretako Garmon Zumarditik, eta Oiartzun-Astigarraga-Martutene-Donostia bidea egingo dute partaideek, hain zuzen inguruan AHTak duen trazatuaren inguruan.