Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Euskara

[Bideoa eta argazki galeria] Atzo 'jarana'; gaurtik aurrera, beti bezala, lana

Atzo inauguratu zuen ofizialki Lau Haizetarak Joxepa Antoni Aranberri Anitzenea espazioan duen egoitza.

Urko Etxebeste Petrirena
Errenteria-Orereta
2023/03/18

Lau Haizetara Euskaltzaleon Topaguneak, Joxepa Antoni Aranberri Anitzenea eraikinean duen espazio berriaren inaugurazioa egin zuen atzo arratsaldean. Ekitaldi soziala izan zen, Errenteria-Oreretako eta inguruko euskaltzaleak, euskararen normalizazioari lotutako eragileen ordezkariak, eta herritarrak oro har bildu zituena.

Egoitzaren aretoak banan-banan ezagutu zituzten bertaratutakoak, Lau Haizetarako kideen azalpenak adi-adi entzun zituzten. Lanerako esparru zabala izango du herriko eragileak, erosoa, zentrikoa eta atsegina. Euskaltzaleak jasotzeko prest da. Atzokoan, ordea, gehien goretsi zen espazioa Joxepa Antoni Aranberriren atzealdeko aire libreko zabalgunea izan zen, terraza. Eguraldi aproposarekin, han izan ziren eguneko hizketaldiak nahiz Karena Antzuolako taldearen emanaldia (behean lehen kantaren bideoa), eta noski, zer jan eta edan ez zen falta izan. Une gozo asko, etorkizun oparo eta gozoago baterako, betiere euskararen alde eragiteko.

Hitzen tartean, Mikel Azkaratek hartu zuen Lau Haizetararen mezu instituzionala zabaltzeko ardura. “Badugu lelo txiki bat Lau Haizetaran. Lana egiten dugu, eta lana bezain garrantzitsua jarana da. Beraz, kontzertu hau eta aurkezpena lagun artean antolatzea erabaki dugu”, esan zuen.

Lau Haizetarak 30 urte bete berri ditu (1992ko azaro-abendu partean sortu zuen herriko hizkuntza komunitateak), garai hartan euskara elkarteen aldeko olatuaren zati izanez. “Garai hartatik bi ardatzen gainean izan gara lanean: euskara eta euskal kultura. Gizarte aldakor honetan ematen ari diren aldaketei begira hirugarren ardatz bat gehitzea erabaki genuen pandemiaren erdian egindako gogoeta prozesuan. Egoera berri batera moldatzeko gure jardunari ikuspegi berri bat gehitu diogu. Komunitateari begira, pertsonen artean ardura sozialaren lanketan esperimentazioaren bidea lantzea. Horren inguruan hainbat egitasmo martxan jarri ditugu, eta gehiago jarriko ditugu betiere euskaratik eta euskaraz, eta hizkuntza komunitatea nahiz komunitate orokorra, herria, aintzat hartuta”.

Azkaratek herritarrak Lau Haizetara gehiago ezagutzera gonbidatu zituen, haien jarduerekin bat egitera. Eta eskerrak eman zizkien elkartearen inguruan ibili diren den-denei, bazkideei, “bidelagun izan direnei”, eta baita Errenteriako Udalari ere. “Eraikin hau irekita izatea udalari esker da”.

Lau Haizetararen egoitzaren inaugurazioa (2023-03-17)

Erlazionatutako edukiaEgoitza berria inauguratuko du Lau Haizetara topaguneak bihar
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Maixabel Lasari emango diote aurten Gipuzkoako Urrezko Domina

Gipuzkoa, Euskal Herria

Hondarribiko Udalak kereila penal bat aurkeztu du Zaldunborda auziko dokumentazioa iker dadin

Kultura, Gipuzkoa

Xabier Morras, margoz emandako lekukotasuna

Ekonomia, Gipuzkoa

Yurrita e Hijoseko hamabi langile kaleratu dituztela salatu dute

Ekonomia, Araba, Gipuzkoa

Jarindo parke eolikoa egiteari uko egin dio Green Capital Powerrek

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko IATetako lan gatazkan esku hartu dezala eskatu diote Jaurlaritzari

Komunikazioa, Gipuzkoa

‘Superra’-ren aurrestreinaldia Azpeitian egingo dute, hilaren 28an

Euskal Herria, Gipuzkoa

Xabi Alonsoren Igeldoko txaleta legezkoa dela ebatzi du EAEko Auzitegi Nagusiak

Euskal Herria, Gipuzkoa, Araba

Irungo atxilotuen kasua «Poliziaren jukutriatzat» jo du Askek

Euskal Herria, Gipuzkoa

Eusko Jaurlaritzak Bentaberriko babes ofizialeko 510 etxebizitzak erosiko dizkio Blackstone funtsari

Gipuzkoa, Euskal Herria

Jon Insaustik esan du Donostian atzo etxegabetu behar zuten familiari «bizitoki bat» eskainiko diotela

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Antondegi eremuak landa izaerari eutsi behar diola defendatu du Antondegi Berdeak

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gipuzkoako baso suhiltzaileek salatu dute foru aldundiak zenbait zerbitzu eten dituela, baso suteen «arrisku handiko» sasoi betean

Kirola, Gipuzkoa

Luis Mari Goikoetxea hil da, Zumaiako Arraun Elkarteko presidente ohia

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
BIDALI
 
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.