Eguerdian izan da istripua, mendiko Pasaiako aldean. Hildakoa 41 urteko emakume bat da, Segurtasun Sailak emandako datuen arabera.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak emandako datuen arabera, emakume bat hil da Jaizkibelgo Pasaiako aldean gaur eguerdian, zaldi batetik erori eta buruan jasotako kolpearen ondorioz.
Larrialdi zerbitzuak azkar batean joan dira zauritutakoa artatzera, baina istripuaren tokira iritsitakoan, jada hilda zen 41 urteko emakumea. Hasiera batean Ertzaintzaren helikopteroa joan da laguntza ematera, baina azkenean lurreko ibilgailu bidez iritsi dira larrialdi zerbitzuak (anbulantzia, suhiltzaileak eta poliziak) gertakariaren eremura. Mendiko pista batean izan da.
Istripua izen den eremuan bertan ziurtatu du forentseak zauritutako pertsona hilik zegoela. Donostiako Gipuzkoako Auzitegi Medikuntzako Erakundera eraman dute hilotza, azter dadin. Ertzaintzak gaia argitzeko ikerketa abiatu du.