'Amur eman', Ttur-tturren aste honetako proposamena
Oiartzuerazko hitzak sare sozialetan partekatzeko erronkarekin jarraitzen dute. Aste honetako esamoldea 'amur eman' da.
Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneak oiartzuerazko hitzak sustatzeko erronka hasi zuen pasa den astean. Hirugarren ekitaldia da hasi berri dena.
Aste honetako esamoldea Amur eman izango da. Memeak egitera animatu dute, eta gero sare sozialetan partekatzera animatu dute, #hitzaoiartzueraz traola jarri eta Ttur-ttur etiketatuta.