Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Kantabriarrak, oiartzuarren biktima gogokoenak

Partida kaskarra egin arren, Racing Bri irabazi dio Oiartzun Kirol Elkarteko emakumeen talde nagusiak. Mutilek porrot gogorra jaso dute.

racing oiartzun Santanderren jokatu zuen hamaikakoa.
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2023/03/20

Oiartzungo emakumeen talde nagusiak lau aldiz jokatu du Kantabriako taldeen kontra, eta lauretan nagusitu da. Pasa den astean Monte gainditu zuen Oiartzunen, eta larunbatean Racing, Santanderren.

Hiru puntuak ekarri bazituzten ere, erakutsi zuten jokoa ez zen onena izan. Etxekoak hasi ziren baloia ongi mugitzen eta aukerak sortzen. Horrela lortu zuten lehenengo gola.

Santandertarrak indartsuago eta gogotsuago aritu ziren arren, oiartzuarrek markagailua irauli zuten atsedenaldira iritsi baino lehenago. Bakarkako bi jokaldi nahikoak izan ziren horretarako.

Bigarren zatian txukunago atera ziren zelaira, eta kontraeraso batean lortu zuten hirugarrena. Gainera, Zori atezainak geldiketa bikain pare bat egin zituen, eta horri esker hiru puntuak Oiartzunerako bidea hartu zuten.

Garaipenari esker, sailkapenean koska bat salto egin eta hirugarren dira orain sailkapenean.

Mutilak, gaizki

Gizonen talde nagusiak Eibarrera egin zuen bisita, eta emaitza oso txarra ekarri zuen handik: 5-0 galdu zuten oiartzuarrek.

Emaitza gogorregia izan zen, baina liderraren kontrako porrota kolpe gogorra izan da. Bosgarren postura jaitsi dira oiartzuarrak.

Areto futbolean, bikain

Lehen taldeak Lazkaon jokatu du asteburuan, eta 0-2 aurreratu ziren oiartzuarrak. Bigarren zatian aldea moztu, eta aukera gehiago sortu zituzten goierritarrek. Hala ere, ez zuten asmatu; oiartzuarrek bai, eta 1-3 bukatu zen partida. Play-offetako postuetatik bi puntuetara daude.

Miren Taberna OKEk, berriz, defentsa lan bikaina erakutsi zuten Eguzkiren kontra. Lehenengo zatian kontraerasoetan erakutsi zuten atzaparra, eta pausaldirako dozena erdi gol sartu zituzten.

Bigarren zatian lasaiago atera ziren, eta lasartearrena izan zen gol bakarra.

Emakumeen Lehen Nazional Maila

  • Racing B — Oiartzun: 1-3.

Gizonezkoen Ohorezko Erregional Maila

  • Eibar — Oiartzun: 5-0.

Emakumeen Euskal Liga

  • Elorrio — Oiartzun B: 3-0.

Gizonen Gorengo Maila

  • Oiartzun B — Santo Tomas Lizeoa: 0-2.

Emakumeen Gorengo Maila. Igoera Fasea.

  • Oiartzun Ck atsedena izan du asteburuan.

Mutilen Gazte Mailako Nazional Maila

  • Oiartzun — Gasteizko Aurrera: 0-1.

Mutilen Gazte Mailako Gorengo Maila

  • Santo Tomas Lizeoa — Oiartzun B: 9-1.

Mutilen Gazte Mailako Lehen Maila. Kopa

  • Euskalduna B — Oiartzun C: 3-0.

ARETO FUTBOLA

Gizonen Gipuzkoako Lehen Maila

  • Lazkao KE Gaur Logistika — Oiartzun KE: 1-3.

Gizonen Gipuzkoako Bigarren Maila

  • Miren Taberna OKE — Eguzki Ventanas Isu: 6-1.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.