Irati Zabala, garaile Euskadiko Bloke Txapelketan
Bilboko Piugaz rokodromoan egin zen txapelketa, larunbatean, eskalatzaile oiartzuarra lehenengo izan da absolutuen kategorian.
Irati Zabala, erdian, txapela eta opariak jasota. Euskal Mendizale Federazioak antolatuta, 2023ko Euskadiko Bloke Txapelketa egin zuten larunbatean. Bilboko Piugaz rokodromoan izan zen.
Irati Zabalak txapela ekarri zuen Bizkaiko hiriburutik. Zehazki, absolutuen kategorian lortu zuen garaipena.
Oiartzuarra urtebetez egon da lehiatu gabe, eta Instagram bidez zabaldu duen mezuaren arabera, horrelako momentuen hutsunea sumatzen zuen. Belaunaldi berriei ere eskerrak eman dizkie.
