Literatura plazara zikloaren azkeneko saioa, ostegunean
'Haragizko mamuak' aurkeztuko du Karmele Mitxelenak, eta Olatz Mitxelenak, berriz, 'Arrain hezur bat eztarrian'.
Pasa den asteko aurkezpeneko argazkia, 1545 argitaletxearena. 1545 argitaletxeak Literatura plazara zikloa antolatu du hilabete honetako ostegunetarako. Datorrenean —etzi, hilak 23— izango da hirugarren eta azken saioa.
Bi nobela aurkeztuko dituzte. Bata, Karmele Mitxelena Etxebestek; iaz Elkarrekin argitaratu zuen Haragizko mamuak eleberria izango du hizpide.
Bestea, Olatz Mitxelena Larretak. Pasa den astean kaleratu zuten —Elkarrekin baita ere— Arrain hezur bat eztarrian izango du hizpide.
Udaletxeko pleno aretoan izango da aurkezpen saioa, 19:00etan hasita. Jon Martin Etxebestek gidatuko du ekitaldia.
