2 eta 3 urteko haurrei ipuinak kontatuko dizkie Lur Kortak, ostiralean
Manuel Lekuona bibliotekan egingo dute ipuin kontaketa. Haurren artean irakurzaletasuna bultzatzea da saioaren helburuetako bat.
Lur Kortak kontatuko ditu ipuinak, ostiral arratsaldean. Manuel Lekuona bibliotekak ipuin kontaketa saioa antolatu du datorren ostiralerako, hilak 24. Lur Kortak arituko da lan horretan, 2 eta 3 urteko haurrei zuzendutako saioan.
Ipuin kontaketa 17:00etan izango da. Saioa “atsegina” izan dadin, hainbat jarraibide betetzeko eskatu dute bibliotekako arduradunek: garaiz etorri beharko da, adina errespetatzea garrantzitsua da eta heldu bakar batek lagunduko du haurra. Gainera, saioan zehar ezingo da jan.
Irakurzaletasuna bultzatzea da saioaren helburuetako bat.
