Elkartasun Barrikotea, apirilaren 15ean
Urteroko herri afaria egingo dute Elorsoro kiroldegian. Sarrerak salgai daude, Kastro eta Miren tabernetan, 25 euroren truke.
Oiartzuar talde batek Elkartasun Barrikotea antolatzen du urtero. Aurtengoari data jarri diote: apirilaren 15ean izango da. Ohi bezala, Elorsoro kiroldegiko kantxan izango da afaria.
Antolatzaileek jakinarazi dutenez, sarrerak jada salgai daude. Kastro eta Miren tabernetan eros daitezke. Prezio orokorra 25 eurokoa da. Ikasle eta langabetuek, berriz, 20 euro ordaindu beharko dute.