Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Hirigintza

Gurutzera doan bidegorria bukatuta, zortzi auzoak lotuta daude

Elizalde eta Gurutze auzoak konektatu dituen bidegorriko obrak bukatu berri dituzte. Herriko sareak hamalau kilometro ditu denera.

gurutzeko bidegorria Agustin Lekuona eta Eneritz Arbelaitz, Gurutzeko bidegorri ireki berrian.
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2023/03/22

Gurutze eta Elizalde auzoak lotzen dituen bidegorria erabilgarri dago. Pandemia baino lehen Karrikaraino joaten dena egin zuten, eta Gurutzekoarekin, auzo guztietara iristen da bidegorria.

Bi kilometro eta erdiko luzera du bide berriak. Gurutzeko aparkalekutik abiatu, Malkorra hotelaren atzealdetik pasa, Fraileen Bideraino joaten da eta hortik Legarre kaleraino iristen da. Ibilbide guztia argiztatu du Udalak. 635.000 euroko inbertsioa egin du.

Modu horretan herriko bidegorri sarea hamalau kilometro luzekoa da, Gipuzkoan gehien duenetako bat da. Egunero ehunka lagunek erabiltzen dute, paseorako, ariketa fisikoa egiteko edo herri barruko desplazamenduak egiteko.

Mugikortasuna, hobetzen

Oiartzungo Udalak nabarmendu duenez, herri barruko mugikortasuna bultzatzea da udalaren helburuetako bat. “Ibilgailuen erabilera eta hauek sortzen duten kutsadura gutxitzeko, aukera ezberdinak eskaini nahi izan ditu udalak azken urte hauetan egindako proiektuekin”, zehaztu dute.

Auzoen arteko mugikortasuna hobetzeaz gain, ikastetxeetara, lanera edo erosketak egitera ere oinez joatea bultzatu nahi dute. Horretarako espaloi berriak sortu dituzte —Haurtzarotik Urmendira joateko, edo Makarraztegi industrialdera, esaterako—.

Oinezkoentzako bide seguruagoak sortu dituztela ere gogorarazi dute —Tronpeoko maldan—, edo bizikletentzako bideak egin, Elorrondo kalekoa kasu.

Horrez gain, auzoetan oinezkoek lehentasuna izateko obrak egin dituzte, hala nola Altzibarren zein Landetxe ondoko Yon Oñatibia etorbidean.

Taxibusa eta Xorrola

Mugikortasuna hobetzeko ildoari jarraituz, udalak azpimarratu du Xorrola eta taxibusaren zerbitzua larunbatetara zabaldu dutela.

Urtez urte zerbitzu horiek gero eta erabiltzaile gehiago dituztela jakinarazi dute. Xorrolak 2022an 78.865 bidaiari izan zituen, 2021ean baino 3.800 gehiago.

Taxibusak 4.800 bidaiari izan zituen.

Ekialdebus hobetzeko eskaera

Udalaren esanetan, garraio publikoa are gehiago erabiltzeko “ezinbestekoa” da egun Donostiarekin lotzen duen autobus linea hobetzea.

Azaldu dutenez, aldundiarena da herrien arteko lotura kudeatzeko eskumena duena. Azken bi urteetan udalak bi zerbitzu berri jartzeko eskatu dio aldundiak: Oiartzundik Donostiara doan autobus zuzena eta Oiartzundik ospitalera doan bestea. “Aldundiak erantzunik eman ez badu ere, bi linea hauek jartzeko lanean jarraituko du Udalak”, adierazi dute.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.