Jai Batzordera deitu dituzte sanpedrotarrak

Hurrengo bilkura datorren astelehenean, hilak 27, egingo dute. Ekarpena egin nahi duenak zabalik topatuko ditu ateak.

Joan den astean ekin zioten jai moreak antolatzeari.

Hilaren 13an, astelehenarekin, ekin zioten sanpedrotarrek ekainaren 28tik uztailaren 2ra bitarte ospatuko dituzten barrutiko jaiak antolatzeari. Horretarako deialdi irekia egin zieten San Pedroko Jai Batzordeko kideek gainontzeko bizilagunei, euren ekarpenak bilerara eraman zitzaten.

Hurrengo bilkura datorren astelehenean, hilak 27, egingo dute, eta deialdi berbera egin diete adin eta gisa guztietako bizilagunei: “Haur, gazte, heldu, elkarte edo tabernari: zatozte!”. Hitzordua Pasai San Pedro Udal Aretoan (Erti) izango da, 19:30etik aurrera, eta ateak zabalik izango dira parte hartu nahi duen edonorentzat.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.