Labore Oarsok batzar orokorra egingo du ostiralean
Oiartzungo udaletxean izango da urteko batzarra. Bertan, besteak beste, krisiaren aurrean Laborek duen egoera azalduko dute.
Labore Oarsok batzar orokorra egingo du datorren ostiralean, hilak 24. Oiartzungo udaletxeko pleno aretoan izango da bilera, 18:30ean hasita.
Jakinarazi dutenez, egungo krisiaren aurrean Labore Oarsok duen egoera azalduko dute. Horrez gain, hemendik aurrera egin beharreko urratsak erabakiko dituzte bazkideen artean.
Komunitateko kideak gonbidatu dituzte urteroko zitara. Izan ere, beraiekin “gauza garrantzitsuak” partekatu nahi dituzte, “Labore proiektua eraikitzen jarraitzeko behar zaitugulako”.