Funtzionarioen soldaten igoera eta ETSren konpentsazioa, plenora
Hurrengo udalbatzarraren hamasei puntuen artean daude udaleko langileen ordainsarien hobekuntza eta Azokagatiko konpentsazio hitzarmena.
Hileroko ohiko udalbatzarra egingo du Pasaiako udalbatzak datorren asteko asteartean, hilak 25, Arizabalo Jauregian. Ohi bezala, udaletxeko pleno aretoan elkartuko dira pasaitarren ordezkariak, 18:00etatik aurrera.
Guztira hamasei puntu ditu astearteko gai zerrendak, eta besteak beste honakoak hartuko dituzte ahotan: Pasaiako San Pedro 40-42an dagoen Zaharren Egoitza ondasun higiezinaren desafektazioa; ETS-ren eta udalaren arteko lankidetza hitzarmena onartzea Azoka eraistearen konpentsazio gisa; 2022ko likidazioari buruzko txostenaren berri ematea; edota 2023ko ordainsarien igoera onartzea udalaren zerbitzura dauden funtzionarioentzat eta lan-kontratuko langileentzat.
Horra hor zerrenda osoa:
-
- 1.- Aurreko bilkurako 2. akta, 2023-02- 28koa, irakurri eta onartzea.
- 2.- Xedapen ofizialak eta Alkatetzaren eta zinegotzi ordezkarien ebazpenen berri ematea (2023/317 zenbakitik 2023/493 zenbakira).
- ONDAREA, KONTRATAZIOA ETA ZERBITZU JURIDIKOAK
- 3.- Pasaiako San Pedro 40-42an dagoen Zaharren Egoitza ondasun higiezinaren desafektazioari hasierako onarpena ematea.
- 4.- Euskal Trenbide Sarea zuzenbide pribatuko erakunde publikoaren eta Pasaiako Udalaren arteko lankidetza-hitzarmena onartzea, “Luzuriagako bulegoak” higiezin-multzoa birgaitzeko hainbat jarduketa gauzatzearren, Donostialdeko metroaren Altza-Galtzaraborda tarteko eraikuntza-proiektuko obrek eragindako Azoka izeneko eraikina eraistearen konpentsazio gisa.
- OGASUNA
- 5.- Kreditu aldaketen berri ematea.
- 6.- Udalaren 2022ko aurrekontuaren likidazioaren berri ematea.
- 7.- 2022ko likidazioari dagokion egonkortasunaren ebaluazioari eta gastu- arauari buruzko txostenaren berri ematea.
- 8.- Pasaia Musikalen 2022ko aurrekontuaren likidazioaren berri ematea.
- 9.- Pasaiako Euskaltegiaren 2022ko aurrekontuaren likidazioaren berri ematea.
- 10.- Kredituak judizioz kanpo onartzea: 2023/01.
- 11.- Kreditu aldaketaren proposamena onartzea, 1.zenbakiko konpromiso kreditua.
- 12.- 1. kreditu gehigarrien aldaketa eta aurrekontuko dirulaguntzen eranskinaren aldaketa onartzea.
- PERTSONALA ETA ANTOLAKUNTZA
- 13.- Langile baten bateragarritasuna baimentzea.
- 14.- 2023ko ordainsarien igoera onartzea Udalaren zerbitzura dauden funtzionarioentzat eta lan-kontratuko langileentzat.
- GIZARTE EKINTZA
- 15.- Pasaia HerriLab datu-gune federatuan bitarteko elektronikoen bidezko informazio-trukea osatzeko erakunde publiko-pribatuen lankidetza-hitzarmena onartzea.
- 16.- Galde-eskeak.