'Batasunaren bidean' dinamika bihar egingo dute Kilometroak Jaialdiaren urteko egitarauaren barruan. 8.000 lagunek zortzi kilometro pasako giza katea egingo dute euskara batuari, haren bultzatzaileei, zein transmisioari gorazarre egiteko.
Pasai Antxoko 354 bizilagunek sinatu dute, gaur artean, udalari "egoera tamalgarrian" dauden azpiegiturak konpon ditzan galdegiteko eskaera.
Aisialdi aktiboa eta jubilatuen integrazioa sustatzeko 15.000 euro jasoko dituzte urtero. Landetxen irudikatu dute akordioa.
Besteak beste ahalduntze tailerra eta mahai-ingurua egingo dituzte Ibai Ondon. Arratsaldean, festarako tartea izango da.
Emanaldiak Illunbe Musika Bandaren, eta Ganbara, Bautista Gisasola eta Easo Gaztetxo abesbatzen eskutik izango dira ikusgai Antxon.
Eskalantegi 45eko lokalak ia 400 metro koadro ditu. Bertan, ludotekaz gain, Pasaia Musikal eta Azokako zenbait elkarte kokatuko dituzte.
Apirilaren 11ra bitarte aurkeztu daitezke eskaintzak. Bi kasuetan, emakidak bi urteko iraupena izango du kontratua formalizatzen denetik hasita, eta gehienez bi urtez luzatu ahal izango da.
UNRWA Nazio Batuen agentzia bereziari eman dio udalak diru laguntza zuzena; garbiketa pertsonalerako kitak erosiko dituzte diru horrekin, bereziki haurrei eta emakumeei banatzeko.
Bekoz Bekok mugikorrarekin egindako argazkien erakusketa antolatu du. Juanba Berasategin izango dira ikusgai sorkuntzak, larunbatetik.
Lezotik kanpoko gonbidatuak izango dira asteburuan herrian, tartean Euskadiko Musikari Gazteak eta Orioko Danbolin Musika Banda.
Hurrengo udalbatzarraren hamasei puntuen artean daude udaleko langileen ordainsarien hobekuntza eta Azokagatiko konpentsazio hitzarmena.
Oarsoaldeko Eskola Kirola egitasmoaren martxoaren 25eko ordutegiak eskuragarri daude. Horiek HITZAren webgunetik deskarga daitezke.