"Emakume sortzaileari aintzatespena", erakusketan

Bekoz Bekok mugikorrarekin egindako argazkien erakusketa antolatu du. Juanba Berasategin izango dira ikusgai sorkuntzak, larunbatetik.

Mugikorrarekin egindako argazkiak dira erakusketan ikusgai izango direnak.
Antxoko Bekoz Beko Elkarte feministak mugikorrarekin egindako argazkien erakusketa antolatu du emakumeen ahalduntzea eta autoestimua sustatzeko helburuz. Donibaneko Juanba Berasategiko kulturgunean izango dira ikusgai sorkuntzak.
 
Datorren larunbatetik hilaren 30era bitarte izango dute, hala nahi dutenek, lanak bisitatzeko aukera. Horretarako ateak zabalik topatuko dituzte astelehenetik ostegunera 17:00etatik 19:00etara, eta asteburuetan 12:30etik 14:00etara, eta 17:00etatik 19:00etara.
 
Iaz egindako argazkilaritza tailerrean ikasitakoaren emaitza da Donibanen ikusgai izango dena. Bekoz Bekoko kideek adierazi dutenez, erakusketa “emakume sortzaileari aintzatespen bat da”.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.