Pontika eta Olibeteko erretiratuen tabernen ustiapena, lehiaketara

Apirilaren 11ra bitarte aurkeztu daitezke eskaintzak. Bi kasuetan, emakidak bi urteko iraupena izango du kontratua formalizatzen denetik hasita, eta gehienez bi urtez luzatu ahal izango da.

Olibeteko erretiratuen egoitza. Argazkia: Herri Bizia

Errenteriako Udalak lehiaketara atera berri ditu Pontika eta Olibeteko erretiratuen elkarteetako tabernen kudeaketak. Bi kasuetan, emakidak bi urteko iraupena izango du kontratua formalizatzen denetik hasita, eta gehienez bi urtez luzatu ahal izango da. Hartzaileek ordain gisa zerbitzuaren ustiapenetik ateratako diru sarrerak jasoko dituzte.

Jubilatuak izango dira taberna-jatetxeetako arreta nagusiko taldea, baina halere, publiko orokorrari zabaldu ahal izango da eskaintza, betiere klubetan antolatzen diren jardueretan eragozpenik sortzen ez badute.

Urteko gutxieneko kanona 1.200 eurokoa izango da eta udalak bere gain hartuko ditu ura, argia, gasa, wifia eta alarma zerbitzuen gastuak.

Apirilaren 11ra bitarte aurkeztu ahal izango dira eskaintzak. Informazio eta xehetasun gehiago, lotura honetan kontsulta daitezke.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.