Siria eta Turkian lurrikarak sortutako kalteak konpontzen laguntzeko 8.000 euro
UNRWA Nazio Batuen agentzia bereziari eman dio udalak diru laguntza zuzena; garbiketa pertsonalerako kitak erosiko dituzte diru horrekin, bereziki haurrei eta emakumeei banatzeko.
Errenteriako Udalak 8.000 euroko diru laguntza zuzena eman dio UNRWA Nazio Batuen agentziari, Siria eta Turkian izandako lurrikarak eragindako kalteak konpontzen laguntzeko. Agentzia horrek denbora darama errefuxiatuei zein siriarrei laguntzen gerraren testuinguruan.
Jasotako diru laguntzarekin garbiketa pertsonalerako kitak erosiko dituzte bereziki haur eta emakumeen artean banatzeko. Guztira 228 bat kit banatzea aurreikusi dute.
Siriako aldean 33.000 lagun hil direla diote bertako iturriek, eta Turkian 46.000. Gainera, gerraren ondorioz, Siria ingurua gatazka eremua da. Bi miloi pertsona baino gehiagok alde egin du ingurutik, herririk eta etxerik gabe geratu ostean.