Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

2024ko Pasaia Itsas Festibala prestatzen hasiak dira

Gaur goizean egin dute kultur jaialdiaren lehen aurkezpena. Oraingoz aurreratu dutena, datak: maiatzaren 9an hasi eta 12an bukatuko da.

Izaskun Gomez eta Xabier Agote, gaur goizeko prentsaurrekoan.
Olaia Gerendiain
Pasaia
2023/03/24

Gaur goizean prentsaurrekoa egin dute Juanba Berasategin, 2024ko Pasaia Itsas Festibalari buruzko lehen zertzeladak emateko. Kultur jaialdiaren hirugarren edizioa datorren urteko maiatzaren 9an —osteguna— hasi eta 12an bukatuko da —igandea—.

Lau egun horien antolakuntza azken bi edizioetan bezalakoa izango dela ziurtatu du Izaskun Gomez Pasaiako alkateak, udalerriko barruti guztietan eskaintza bermatzen ahaleginduko direlarik. “Itsas Festibala behar dugu Pasaia itsas kultur ekimenen mapa internazionalean kokatu eta honek duen potentzial guztia erabiliz aberastasun eta enplegu berriak sortzeko”, mintzatu da.

Jarraian hitza hartu du Pasaiako Itsas Festibaleko Zuzendari eta Albaolako Presidente Xabier Agotek, PIFari gorazarre egiteko: “Pozik gaude orain arte eginiko ibilbidearekin, batez ere egiaztatu dugulako publiko orokorrak gure itsas kultur ondare bikainaren gakoak ezagutu ditzan, eta ondorioz, honekiko interes eta estimua areagotzeko balio duelako”.

Festibalak 135.000 bisitari erakarri zituen herrira azken edizioan, eta zifra hori hobetu nahi dute hurrengoan. Nola lortuko duten hori, baina, ez dute aurreratu nahi izan gaurko ekitaldian; ez eta 2024koan zein izango den “ohorezko gonbidatua”. Informazio hori, oraingoz, sekretupean gordetzeko baimena eskatu die Gomezek gaur bertaraturikoei.

David Candelario Pasaiako Portu Agintaritzako Zuzendariak esan du erakundeko kideentzat “ohorea” dela PIFean laguntzea, “izan ere, ezaugarri horiek portuaren eta badiaren historiaren beraren parte dira”. Maria Jose Telleria, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Diputatua mintzatu da Candelarioren ondotik, eta Daniel Solana, Basquetour, Eusko Jaurlaritzako Turismoaren Euskal Agentziako Zuzendariak, itxi du ekitaldia.

Hitzaldiaren bukaeran, 2024ko PIFaren promozio bideoa eman eta euskarri izango duen kartela aurkeztu dute. Azken hori Maria Fernandez artistak egin du; duela 17 urte du Pasai San Pedron bere estudio eta bizitokia.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

GHKk espediente bat irekiko du Zubietako erraustegiko sutearen nondik norakoak argitzeko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Harrera Sareak salatu du lau kide identifikatu dituztela etxegabeei janaria emateagatik

Euskal Herria, Gipuzkoa

Renfek autobusekin ordezkatu ditu Tolosa eta Beasain arteko tren zerbitzuak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Helmuga kalea izan dadin

Euskal Herria, Gipuzkoa

Gipuzkoako zahar etxeetako lan baldintzak hobetzeko «ardura politikoa» har dezala exijitu dio ELAk aldundiari

Euskal Herria, Gipuzkoa

Insaustik eskatu du «ez politizatzeko» etxerik ez dutenen egoera

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.