Asteburuan bukatuko da pala txapelketako ligaxka
Asteburuan 11 partida jokatu dituzte Madalensoron, ligaxkako azken aurreko jardunaldiaren barruan. Aste Santuaren bueltan, azken fasea eta nesken txapelketa.
Datorren asteburuan erabakiko da nor arituko den Giriziak antolatzen duen Euskal Herriko Pala Txapelketa Irekiko kanporaketetan.
Pasa den asteburuan ligaxka faseko 11 partida jokatu zituzten, eta pixkanaka argitzen ari da txapelketa. Datorren asteburuko norgehiagokekin erabakiko da dena.
Ligaxka fasean hiruko taldeak daude, eta elkarren kontra jokatzen dute. Multzo bakoitzeko lehenengo biek lortzen dute hurrengo faserako txartela.
Udaberriko oporraldiaren ondoren bueltatuko da txapelketa. Mutilek kanporaketak jokatuko dituzte, eta nesken txapelketa ere orduan hasiko da. Finalak ekain erdialdean jokatuko dituzte.
Honakoak izan dira asteburu honetako emaitzak:
Lehen Maila
- Aroztegi — Huegun / Garalde — Elezgarai: 12-25.
- Epelde — Erleaga / Salegi — Seoane: 25-23.
- Arizmendi — Inda / Urrutia — Madariaga: 25-12.
- Arrizabala — Lizarralde / Loidi — Dagerre: 22-25.
Bigarren Maila
- Salvador — Salvador / Txoperena — Ormaetxea: 17-25.
- Etxaburu — Agirrebeña / Zurutuza — Manterola: 21-25.
Hirugarren Maila
- Estrada — Olazabal / Markos — Bereziartua: 25-20.
- Goñi — Goñi / Juaristi — Askaiturrieta: 25-10.
- Diaz — Zelaia / Oñate — Tejedor: 25-17.
- Karrera — Mendigain / Cabaleiro — Azpiazu: 25-22.
- Laso — Loidi / Arregi — Etxebeste: 19-25.