Hiru linea berri izango dira, eta dauden askotan maiztasuna handituko da. Urte osorako egutegi bateratua planteatu du aldundiak.
Azpiegitura berriarekin, eta obren amaiera fasean dauden Maurice Ravel, Aita Donostia eta Juan Crisostomo Arriaga kaleak lotzen dituzten igogailuak amaituta, hamasei izango dira jada Errenteria-Oreretan eraikitako igogailuak, mugikortasun iraunkorra bermatzeko.
3,4 milioi euro emango dizkio ETSk Pasaiako Udalari, Azoka eraitsi izanagatiko kalte ordain gisa. Zenbateko hori Luzuriagan inbertituko dute.
Udalbatzak ia milioi erdiko konpromisozko kreditua onartu du 2024ko aurrekonturako, Bonantzatik Santiago plazara arteko lanak finantzatzeko.
SOS Arrazakeria Errenteria-Oreretako etxeko langile migranteen aholkularitza zerbitzuko teknikariek agerraldia egin dute gaur. Josepa Antoni Anitzenean duten egoitzan egin dute agerraldia, urteko balantzea aurkezteko, zehatz.
Pertsona migratzaileen ez ohiko erregularizazioa eskatzen duen Herri Ekimen Legegilearen gaia landu zuten atzo udalbatzaren ohiko osoko bilkuran. EH Bilduk eta Elkarrekin Errenteriak eraman zuten gaia eta bi horien eta EAJren babesa jaso zuen.
Itsasargia dinamikaren barruan, solasaldia antolatu dute. Galdera globalei herri gisa erantzunak ematea aztertuko dute.
EH Bilduk jada Lezoko 25 eragilerekin bilerak egin ditu, udal hauteskundeei begirakoak. Azkena, alderdi morearekin.