Herri gisa dauden erronkak hizpide izango dituzte, Gure Eskuren eskutik

Itsasargia dinamikaren barruan, solasaldia antolatu dute. Galdera globalei herri gisa erantzunak ematea aztertuko dute.

Gure Eskuk hitzaldia antolatu du larunbat arratsalderako, Errenteria-Oreretako Niessen kulturgunean. 18:30ean hasiko da solasaldia, Galdera globalei herri erantzunak izenburupean.

Lau aditu elkartuko dira mahaiaren bueltan: Sabino Arana Fundazioko Miren Azkarate; Manu Robles-Arangizeko Xabi Anza; Telesforo Monzon eLab-eko Urko Aiartza; eta Gure Eskuko Irati Elizalde. Pilar Kaltzada kazetaria arituko da moderatzaile lanetan.

Itsasargia zikloaren barruko solasaldia izango da biharkoa. Gure Eskuk hamar urte bete dituela eta, nazio mailako eztabaida abiarazi du. Eztabaida herritar horren barruan hainbat ekitaldi egiten ari dira, tartean biharko solasaldia. Dinamika horri buruzko informazio gehiago lor daiteke esteka honetan.

Larunbateko saioaren helburua azaldu du mugimenduak: ”Gizarte gisa ditugun erronkak izango ditugu hizpide, eta zehazki gaur egungo galdera globalei zein erantzun eman diezaiokegun herri gisa jardungo gara”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.