Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

'Funtsezkoen' Herri Ekimen Legegilea babestu du udalak

Pertsona migratzaileen ez ohiko erregularizazioa eskatzen duen Herri Ekimen Legegilearen gaia landu zuten atzo udalbatzaren ohiko osoko bilkuran. EH Bilduk eta Elkarrekin Errenteriak eraman zuten gaia eta bi horien eta EAJren babesa jaso zuen.

Errenteriako Udaletxea. Errenteriako Udalak zergen kobratzea berreskuratzen ari da pixkanaka.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2023/03/29

Pertsona migratzaileen ez ohiko erregularizazioa eskatzen duen Herri Ekimen Legegilearen gaia landu zuten atzo udalbatzaren ohiko osoko bilkuran. EH Bilduk eta Elkarrekin Errenteriak eraman zuten gaia eta Maite Gartziak, Elkarrekin Errenteriako bozeramaileak aurkeztu zuen. Funtsezkoak dira, baina ikusezinak, baita baldintza gordinenetan bizirauten dutenak gehien-gehienetan.

Gartziak bere egin zuen ekimen legegilean jaso dutena eta nabarmendu zuen legea ez dela nahikoa bizileku baimena eskuratzeko, “mugatua da eta ez dator bat gaur egun estatuan bizi eta lan egiten duten migratzaileen errealitatearekin, eta erregularizazioak migrazio sistemak eragiten dien ikusezintasunetik irtetea ahalbidetuko dien mekanismoak bilatzeko ezinbestekoa dela diote. Kanpaina babestea eta zabaltzea eskatzen zaigu udal bezala”.

Pertsonak babestu eta laguntzen dituzten guztiei eskerrak eman zizkien Gartziak bere mintzaldian, “migrazio politikak pertsonentzat eginak behar dute, eta gure udalarentzat hori axioma bat da. Denbora daramagu bizitza erdigunean jartzeaz hitz egiten eta hala  jarduten eta hori egiten duen mugimendurik bada, inor ilegala ez dela dioena da eta printzipio hori errealitate administratibo bihurtzen saiatzen dena. Bizitza erdigunean jartzeaz ari gara”

900 kolektibotik gora egin dute bat ekimen legegilearekin, “instituzioentzat askotan ikusezina den sarea dago iniziatibaren atzean —esan du Gartziak—arrazakeriaren kontrako mugimenduak islatzen du nolabait kale, eskola eta lantegietan ikusten duguna, azentu bakarra ez duen jendartea, ez dena soilik zuria…”

Datuak eman zituen ondoren Elkarrekin Errenteriako bozeramaileak; Araba, Bizkai eta Gipuzkoan 253.000 pertsona migrante zeuden 2022an, eta horietatik %4 irregularrak ziren, adin txikikoak berriz, 10.000 dira. Munduan zehar zabaltzen ari diren migrazioa kriminalizatzeko mezuekin kezka azaldu zuen, eta gatazka egoeretatik ihesi datozen pertsonentzat pasabide seguruak aldarrikatu zituen. Harrera sistemari ere erreparatu zion “integrala” behar duela esateko, “euskal harrera ereduak integrala behar du, indibiduala eta hurbila”.

Elixabete Murua EAJko bozeramailearen txanda heldu zen ondoren. Haren hitzetan, arlo horretan “asko hobetu behar da Espainiako Estatuan”, eta mozioaren alde egingo zuela gaineratu zuen.

Alderdi sozialistaren izenean Iñaki Ruizek hartu zuen hitza. oso bestelako jarrera adierazi zuen, ez zutela, alegia, mozioa babestuko. Horretarako arrazoiak ere eman zituen Ruizek: “Europak ez du onartzen erregularizazio masiborik, Espainian azkena 2005ean izan zen Zapaterorekin, eta 730.000 pertsonari eragin zion. Atzerritartasun legearen moldaketa egiten ari dira, gainera”.

Hitza hartzen azkena, EH Bilduko Eñaut Gracia zinegotzia izan zen. Iniziatiba babesteko arrazoibide juridikoei baino, motibazio etikoei erreparatu zien koalizio subiranistako ordezkariak. Bi elementuri heldu zien: “Bata erregularizazio gabeko pertsonen atzean dagoen drama, eta bestea, gizarteak berez duen hipokrisia”. Lehenaren barruan, Herri Ekimen Legegilean aipatzen den moduan ikusezinak direla nabarmendu zuen Graciak eta Galeanori egin zion erreferentzia, hark aipatutako Ez deusak, “inoren seme ez direnak, ezeren jabeak ez direnak”.

Atzera begira jarri zen ondoren, Covid garaira, zehazki. “Garai hartan, migrante hauetako asko lanik eta prestaziorik gabe geratu ziren, azken horiek jasotzeko baldintzak ere betetzen ez zituztelako”. Garai hartan Errenteriako Udalak 14.000 dei egin zituela, bakardade ez hautatuaren kontra egiteko estrategia garatu zuen, eta argitara atera ez zen gai bat ere izan zela nabarmendu zuen, “diru iturririk gabe gelditu ziren pertsona horiek laguntzeko. instituzio batzuk erregularizatutako pertsonekin egiten dute lan, Errenteriako Udalak, pertsonekin egiten du lan, eta gizarte zerbitzuetatik erantzun egin genien pertsona horiei. Horren erakusle da arloan izan zen diru laguntzen igoera”. Drama irudikatu zuen gero, “etxe batean, COVID testuinguruan, ezjakintasuna, heriotzak, eta gainera ez dakizu bihar zure seme-alabei jaten zer emango diezun”.

Hipokrisiarekin lotuta beste hausnarketa. Ekonomia sistema eta zaintza sistemak ezinbesteko dituela pertsona horiek nabarmendu zuen Graciak, “lehen eraikuntzan aritzen ziren asko eta asko, orain zaintzan. Askotan ez da ezta soldatapekoa, eta denean, feminizatua, prekarioa eta kasu askotan pertsona migranteek egiten dute, erregularizatu gabeak asko askotan. Gure sistemaren eta zaintzaren bizkarrezurra dira, baina ikusezinak”.

Mozioak aurrera egin zuen EH Bildu, Elkarrekin Errenteria eta EAJren aldeko botoekin, hamabost guztira. PSE-EEko sei zinegotziek kontra egin zuten.

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.