Lezoko EH Bildu eta Podemos Ahal Dugu, mahai berean
EH Bilduk jada Lezoko 25 eragilerekin bilerak egin ditu, udal hauteskundeei begirakoak. Azkena, alderdi morearekin.
Lezoko EH Bilduk jakinarazi du segitzen duela herritarrekin eta herriko eragileekin bilera erronda egiten. Bide horretan, Podemos Ahal Dugurekin batzarra egin berri du koalizioak. “Bi taldeen arteko lehen hartu-emana izan da. EH Bilduk uste dut zentralitate politikoa baduela, eta talde denekin lor ditzakeela akordioak Dinamika horren barruan kokatu behar da bilera”. Bilkideek adierazi dute jada 25 eragilerekin izan direla mahaiaren bueltan.
Koalizio subiranistaren ordezkaritza Mikel Arruti alkategaiak, eta Eneritz Arruti nahiz Iker Salaberria zerrendakideek osatu zuten. Alderdi morearen partetik Alexander Garagarza zerrendaburua eta Alfon kidea izan ziren mahaiaren bueltan. Datu eman du Lezoko EH Bilduk: 2019ko udal hauteskundeetan ez zuen zerrendari aurkeztu Podemos Ahal Duguk; Gipuzkoako batzar nagusietarako, berriz, 284 boto jaso zituen.
Bilera gehiago
Podemos Ahal Dugurekin bildu ondoren, elkarguneak sortzeko dinamikarekin segituko du Lezoko EH Bilduk. Hala, jakinarazi dute astelehenean Gaintxurizketako bizilagunekin batzartuko direla, Errekalde hotelean (19:00). Bategitearen gai zentrala auzoko trafiko eta mugikortasun arazoak izango direla adierazi du.
Bestalde, EH Bilduk herritarren eta eragileen iritzi, ekarpen eta iradokizunak jaso nahi ditu, udal hauteskundeei begirakoak. Bi bide erraztu dituzte horretarako: buzoi elektronikoa, eta aurrez aurrekoa (astelehenetan Zubitxo kaleko bilgunean 18:00etatik 20:00etara).