Punta puntako dantza, antzerki eta kontzertuekin osatuko programazioa aurkeztu dute
Datozen hiru hilabetetako arte eszenikoen programazioa aurkeztu du gaur Errenteriako Udalak. Maite Gartzia Kultura zinegotziak nabarmendu duen bezala, apirila eta ekaina artean arte eszeniko eta musika programazio zabala eskainiko dute Lekuona Fabrikak eta Niessen Kulturguneak.
Datozen hiru hilabetetako arte eszenikoen programazioa aurkeztu du gaur Errenteriako Udalak. Maite Gartzia Kultura zinegotziak nabarmendu duen bezala, apirila eta ekaina artean arte eszeniko eta musika programazio zabala eskainiko dute Lekuona Fabrikak eta Niessen Kulturguneak: “Kalitate handiko lanak eta punta puntako dantzari, antzezle zein musikari arituko dira adin zein gustu guztietako herritarrei begira”.
Lehen ikuskizuna apirilaren 14an izango da. Sun eta Marsel magoek Zientzialariak antzezlana egingo dute Ilusionismoaren eta efektu berezien mundua gerturatuko diete ikasleei. Familiei begirakoa da ikuskizuna eta Niessen kulturgunean izango da 18:00etan. Apirileko bigarren ikuskizunak, dantzan jarriko du lekuona Fabrika. la señora Tomasa Kataluniako taldeak Alegre pero peligroso diskoa aurkeztuko du. Apirilaren 22an izango da emanaldia 20:00etan.
Metrokoadroka konpainiaren Zeozertan dabil baino ez dakit zertan antzezlanak egoera komedia eta poesia bisuala nahastuko ditu maisuki, familiari lotutako galderak, kontraesanak eta umorezko zirtoek zeharkatzen duten antzezlanean. Apiralaren 30ean izango da, 19:00etan, Niessen kulturgunean.
Indartsu hasiko da maiatza ere. Maitane Sarraldek Desªnuda dantza ikuskizuna eskainiko du maiatzaren 12an. Korapiloaz eta hustasun biluziaren gaineko dantza garaikide emanaldia Niessen Kulturgunean izango da 18:00etan.Egun bat geroago, 13an, Formol Laborategiak Album antzezlana emango du azkenengoz. Bira amaiera hori, gainera, modu berezian ospatuko dute, eta antzezlanaren ondoren Merina Gris musika taldeak kontzertua eskainiko du. Bien tartean, Dj Miauren musikarekin gozatzeko aukera izango dute bertaratzen direnak. 20:00etan izango da Lekuona Fabrikan.
Ekainean izango da azken hitzordua: Partekatu Proiektuak konpainiaren Hombre al agua. Bi emanaldi egingo dituzte, hilaren 3an 20:00etan eta 4an, 19:00etan, biak Lekuona Fabrikan. maskulinitateaz ariko dira galdera berriak planteatzen.
Ikuskizunetarako sarrerak bihar, hilak 31, jarriko dituzte salgai 12:00etatik aurrera webgunean eta Lekuona Fabrikan. Agortuko ez balira, ikuskizunaren egunean eta aretoan bertan, ordubete lehenago leihatila irekiko dute salmentarako. Beti antzera, helduentzako ikuskizunen sarrera 9 euroan eros daiteke, eta familiei zuzendutakoak, berriz, 3,5 euroan. Musika kontzertuen sarrerak berriz, 10 euroan salduko dituzte. Kultura txartelaren titularrek, bestalde, %20ko deskontua izango dute.
Ikuskizun guztien gaineko informazioa errenteriako Udalaren Kultura webgunean kontsulta daitezke (egin klik hemen).