Xanistebanetako diru-laguntzak maiatzean eska daitezke. 'Trabajadoriak' omentzeko instalazioari baimenak eman dizkiote.
2014an ekin zion Errenteriako Udalak eskola patioak estaltzeko estrategiari. Koldo Mitxelena Ikastetxekoa izan zen lehena, eta Cristobal Gamongo patioa estali zuten ondoren, iaz. Markolakoa, hirugarren da, beraz.
Autopistaz lotura zuzena egingo duen linea berria eskatzen jarraituko duela iragarri du udalak, Donostia erdigunera eta ospitalera.
Datozen hiru hilabetetako arte eszenikoen programazioa aurkeztu du gaur Errenteriako Udalak. Maite Gartzia Kultura zinegotziak nabarmendu duen bezala, apirila eta ekaina artean arte eszeniko eta musika programazio zabala eskainiko dute Lekuona Fabrikak eta Niessen Kulturguneak.
Pasaiako Udaleko Langile Batzordeak agerraldia egin zuen astearteko plenoan. Lanpostuen balorazio berria eskatu dute.
Larunbatean jokatuko da San Pedroko XIV. Test Estropada, arratsaldez. Egun osorako jarduerak antolatu ditu Sanpedrotarra Arraun Elkarteak.
Aurten ere, 8 eta 9 urte bitarteko haurrek lehen aldiz etortzeko aukera izango dute, eta horretarako harrera familiak behar dira konpromiso eta ardura irmo baten bidez udan zehar arreta eta harrera eskaintzeko.
Aurrez aurre edo telematikoki, euren ekarpenak helaraztera deitu ditu pasaitarrak Loreto Osa Ocon jeltzaleen alkategaiak.
Oiarpeko pilotariak Goñi Memorialaren finala jokatuko du datorren asteazkenean, Zumarragan. Zubizarreta ataundarra izango da arerioa.
Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneak sei saioko ikastaroa antolatu du, apirilaren 20an hasi eta maiatzaren 25era arte.
Errenteriako EAJk esan duenez, alderdiarentzat lehentasuna izan da beti Gaztañoko igogailua martxan jartzea.
Oarsoaldeko Eskola Kirola egitasmoaren apirilaren 1eko ordutegiak eskuragarri daude. Horiek HITZAren webgunetik deskarga daitezke.
Herriko musikariek bihar izango dute kontzertua Orioko herriko plazan. Bukatzear dira Lesoinuren barruko ekitaldiak.