Saharako haurrentzako, harrera familia bila

Aurten ere, 8 eta 9 urte bitarteko haurrek lehen aldiz etortzeko aukera izango dute, eta horretarako harrera familiak behar dira konpromiso eta ardura irmo baten bidez udan zehar arreta eta harrera eskaintzeko.

Tindoufeko Saharako errefuxiatuen kanpamentua Tindoufeko Saharako errefuxiatuen kanpamentua

Oporrak Bakean programan izena emateko epea zabalik da apirilaren 23ra arte. Programa horretan parte hartzeak, Saharako haurrek udara Errenteria-Oreretan pasa dezaten harrera familia izatea suposatzen du. Argelian kokatutako Saharako errefuxiatuen kanpamenduetan bizi diren haurrak dira programan parte hartzen dutenak. Tindufeko kanpamenduetako haurrek mediku azterketak  behar dituzte, eta gainera, bero handia jasan behar izaten dute bertan udaran.

Urteak dira euskal familiek harrera eta sostengu politikoa eskaintzen diela. Aurten ere, 8 eta 9 urte bitarteko haurrek lehen aldiz etortzeko aukera izango dute, eta horretarako harrera familiak behar dira konpromiso eta ardura irmo baten bidez udan zehar arreta eta harrera eskaintzeko.

Sahara Euskadi, Fronte Polisarioa eta Oporrak Bakean egiten dute antolaketa lana haurra iritsi aurretik, eta bitartean nahiz ondoren arduratzen dira kudeaketa guztiaz. 1979an sortu zen proiektua elikadura zein osasun kontuetan laguntzeko.

Interesdunek 605 71 36 92 telefono zenbakira deitu behar dute edo posta elektronikora mezua bidali.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.