Oihan Etxeberriaren finala, Youtuben zuzenean

Oiarpeko pilotariak Goñi Memorialaren finala jokatuko du datorren asteazkenean, Zumarragan. Zubizarreta ataundarra izango da arerioa.

oihan etxeberria Oihan Etxeberriak beste txapel bat bereganatu nahi du.

Oiarpeko Oihan Etxeberriak finala jokatuko du datorren asteazkenean, apirilak 5, Zumarragan. Goñi Memorialeko azkeneko partida izango da, lau t’erdian, promesen kategorian.

Bere arerioa LAPKEko Beñat Zubizarreta ataundarra izango da. Atzo lortu zuen finalerako txartela, Rekalderi 22-11 irabazita.

Partida hori Youtube bidez zuzenean ikusteko aukera izango da, Kirolzaletv kanaletik. Norgehiagoka 18:30ean hasiko da, eta biharamunean ETBn botako dutela iragarri dute.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.