Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Hirigintza

Elkargunerako estalki berri bat

2014an ekin zion Errenteriako Udalak eskola patioak estaltzeko estrategiari. Koldo Mitxelena Ikastetxekoa izan zen lehena, eta Cristobal Gamongo patioa estali zuten ondoren, iaz. Markolakoa, hirugarren da, beraz.

Markolako estalkiko lanak amaitu ditu udalak. Argazkia: Herri Bizia
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2023/03/30

Eguraldi txarra egiten duenean ere, jolas, kirol eta kultur ekitaldiak aire librean egiteko aukera izango dute aurrerantzean Koldo Mitxelena ikastetxearen Markola eraikineko ikasleek, Baita agustinetako bizilagunek ere. Izan ere, ikastetxe horretako joko eremua estaltzeko lanak amaitu dituzte. Errenteriako Udalak, hezkuntza komunitateko kideekin, Agustinetako bizilagunekin, eta auzo elkarteko kideekin batera aurkeztu du estalki berria.

Udalaren ordezkari, Aizpea Otaegi alkatea, Itziar Ostolaza Hezkuntza zinegotzia, eta Eneko del Amo Hirigintza zinegotzia. Argi esan dute hirurek, “Markola ikastetxeak hezkuntza eremu duinagoa izango du aurrerantzean, eta eskola orduetan lehentasuna emango zaio ikasleen erabilerari”. Beraiek izango dira onuradun, nagusiak, patio estaliak jarduerak aire librean egiteko aukera emango dielako eguraldi txarra egiten duenean ere; onuradun nagusiak, baina ez bakarrak, Agustinak auzoko bizilagunek aurrerantzean espazio estalia izango dutelako elkargune, eskola orduetako erabileratik kanpo: “Agustinetako bizilagunek gune estali publiko bat irabazi dute, jarduerak programatu ahal izateko eskolari zentraltasuna emanda eta auzokideen topagune bilakatuta”.

Estalkia eraikitzeko 696.954,13 euroko inbertsioa egin du udalak, eta udal ordezkariek azaldu dutenez, 342.954,63 euro Errenteriako Udalak jarri ditu, eta gainontzeko 353.999,5 euro Eusko Jaurlaritzak.

Markolako eraikinaren proiektua 2019-2023 Agintaldi Planaren barruan txertatuta zegoen, eta udal ordezkariek azaldu dutenez, jarraipena eman die 2020. urtean eraikinean egindako hobekuntzei. 2014an ekin zion Errenteriako Udalak eskola patioak estaltzeko estrategiari. Koldo Mitxelena Ikastetxekoa izan zen lehena, eta Cristobal Gamongo patioa estali zuten ondoren, iaz. Markolakoa, hirugarren da, beraz, eta orain artekoen artetik handiena.

Ikastetxeko patioez gain, Beraungo Pablo Sorozabal plazako haurren jolasgunea estali zuen udalak, baita Beraungo Eestadioan estalki berria egin atletismo pistaren gainean.

Ikastetxeak, ikasleek zein auzotarrek obrak bukatu artean izan duten jarrera ulerkorra eta eskainitako lankidetza eskertu du udalak.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.