Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Etorkizuneko irakurle izango direnak hilero trebatzen

Haur literatura tailerrak egiten dituzte hilean behin Manuel Lekuona bibliotekan. 56 haurrek parte hartzen dute, hiru taldetan banatuta, helduen Irakurketa Taldea imitatuz.

Haur literatura tailerra Astelehenetan, txandaka, elkartzen dira haur literaturako hiru taldeak.
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2023/03/31

Gero eta gehiago dira haur literatura tailerrak, eta Oiartzunen bada harrobia: 56 haur ari dira, helduen funtzionamendu berarekin, hiru taldetan banatuta. LH2koa da lehenengoa, LH3 eta 4koa bigarrena, eta hirugarrenak LH5-6ko eta DBH1eko ikasleak jasotzen ditu.

1545 argitaletxeko Xabier Salaberriak azaldu duenez, haur literaturari buruzko formazioak egin zituzten Galtzagorrirekin. Ondoren, taldeak sortzeko eskaera egin zioten Kultura Sailari, eta haren bidez, bibliotekari. Maider Pontesta liburuzainak azaldu duenez, «ideia ona» iruditu zitzaien, irakurzaletasuna sustatzeaz gain, haurrek biblioteka erabiltzen ikasten dutelako.

«Hilean behin egiten dituzte saioak: liburua eskatu egiten dute, abisatzen zaie iritsi zaiela, bila etorri behar dira eta, irakurri ondoren, entregatu egiten dute. Harreman bat sortzen da haurren eta liburutegiaren artean; suposatzen da beraiek direla etorkizuneko irakurleak», zehaztu du liburuzainak.

Ikasturtean zehar irakurriko dutena prestatzen dute hasieran, baina gero haurrek eurek proposamenak egiten dituztela zehaztu du Salaberriak. «Hona etortzen den haurra irakurzalea da, eta ematen diozun hori irakurriko du. Gero inprobisatzen joaten gara», gaineratu du. Batzuetan oztopoak izaten dituzte, liburuen hogei bat ale izan behar dituztelako Oiartzunen zein inguruko liburutegietan, eta zaila izan daitekeelako haur literaturaren «altxorrak» aurkitzea.

Irakurgaiak askotarikoak izaten direla jakinarazi du Salaberriak: «Estilo ezberdinak sartzen saiatzen naiz, eta aniztasuna egon dadila idazle edo ilustratzaileen artean: gizon eta emakumeak; euskaraz direnak eta itzulpenak; gaiak; poesia…».

Filosofatzetik gertu
Ordubeteko saioak izan ohi dira, eta bertan liburuei buruz aritzen dira. Adinaren arabera, ezberdina da saioen gidoia. Adibidez, txikienekin, berriro irakurtzen dituzte liburuak, motzak izan ohi direlako eta beraiekin zailxeago omen delako ordubetez geldirik eta kontzentratuta mantentzea.

«Irakurri ondoren, elkarrizketa hasten da: zer gustatzen zaien, zertan fijatu diren, narratzailea… Gero, gaiaren arabera, pasa zaitezke solasaldi filosofikoago batera, liburua abiapuntu gisa hartuta», azaldu du Salaberriak.

Tarteko taldearentzat galdera batzuk prestatuta eraman ohi ditu, batzuk gaiari lotuagoak, eta besteak, liburuak proposatzen duen gaiari heldu eta horretan sakonduta. Beste zerbaiti antza hartzen dio: haur filosofia saioei.

«Ordubetek ematen du gaiei buruz hitz egiteko. Polita da ikustea batzuei gustatzen zaiela eta beste batzuei ez. Ongi dago konturatzeko ezin zaigula dena gustatu, eta bakoitzak izan dezakeela liburu mota bat gogokoen. Gainera, ez daude ohituta irakurritakoa jendartean partekatzen, liburua irakurtzeak baduelako etxean bakarrik egiten dugun horren kutsua».

Saioan bertan kontura daitezke partaideak, gainontzekoei entzunda, liburuen beste hainbat ertz aurki ditzaketela.

Haurrak «zintzoak» direla esan du Salaberriak, eta liburu bat gustatzen ez bazaie, argi eta garbi esaten dutela. Orduan, beste liburu bat irakurtzen dute, saioetan isilik gera ez daitezen. «Behartu, ez ditugu sekula behartzen, hau ongi pasatzeko txokoa baita».

Gurasoei-eta galdetzen diete ea beraien haurrak gustura dauden; baiezkoa izan ohi da erantzuna. Eta badirudi jarraitutasuna izango duela. Salaberriak argi utzi du zein den literaturaren funtzioa: «Liburu batek gure burua hobeto ulertzen eta mundu berriak irudikatzen laguntzen digu, eta hori guztia partekatzeak errealitatea osatzen, edertzen eta eraldatzen laguntzen du».

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.