Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
PolitikaUdala

Jexux Leonet: "Emandako hitza bete dugu"

Oiartzungo alkateak agintaldiaren balorazioa egin du. Lau urteak "emankorrak" izan direla adierazi du, eta orain ari direla lanaren uzta jasotzen.

Jexux Leonet balorazioa Jexux Leonet alkatea, agintaldiko erronka nagusia izan den Landetxeren aurrean.
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2023/03/31

Jexux Leonet Oiartzungo alkateak 2019an hasi zen agintaldiari errepasoa eman dio. Azaldu duenez, lau urte hauek “emankorrak” izan dira, eta “gogor” lan egin ondoren uzta jasotzen ari direla.

Alkatearen arabera, agintaldi hasieran hartutako 70 konpromiso eta 182 lan-lerroak bete dituzte. Horrez gain, herritarrei bidalitako gutunean, herritarrei eskerrak eman dizkie alkate izateko “ohorea” eman diotelako.

Honakoa da, hitzez hitz, idatzi duen gutuna:

Kaixo oiartzuar:

Legealdi honen amaieran gaude eta iritsi da balorazioa egiteko unea. Emankorrak izan dira lau urte hauek. Proiektu garrantzitsuak jarri ditugu martxan eta hasi gara dagoeneko egindakoaren uzta jasotzen.

2019an hauteskundeak irabazi eta udal gobernua osatu genuenean herritar guztien ongizatea bermatzeko lan egingo genuela hitzeman genuen. 70 konpromiso eta 182 lan-lerroko kudeaketa plana onartu genuen horretarako. Anbizio handiko programa osatu genuen, erronka ezberdinei erantzuna emateko. Gogor egin dugu lan eta lortu dugu hasieran aurreikusitako proiektu denak egitea. Emandako hitza bete dugu beraz.

Etorkizuneko erronkei erantzuteko prest dagoen herria dugu. Bizilagunen behar eta eskaerak asetzeaz gain, datozen urteetan gai estrategikoetan jarraitu beharreko bidea marraztu dugu. Elkar zaindu eta guztiok batera aurrera egiteko proiektuak martxan jarri ditugu. Oiartzungo ekonomia sustatzeko inbertsioak egin ditugu. Energia eta elikadura burujabetza lortzeko aurrerapauso garrantzitsuak eman ditugu. Herri feminista bat lortzeko plana onartu dugu. Mugikortasun eredu jasangarriagoa izateko bidea egin dugu…

Oiartzungo behar nagusiei erantzuna emango dien etxea ere eraiki dugu: Landetxe. Urte luzez amestutako proiektua martxan jarri dugu. Zalantzarik gabe, herriko bizitza aldatuko duen espazioa izango da, oiartzuarren topagune berria. Elkar ezagutu, saretu eta batera lan egiteko aukera emango digu.

Arlo ezberdinetan lortu nahi ditugun helburuak zehaztu ditugu eta hauek betetzeko eman beharreko pausoak ere definitu eta ematen hasi gara. Etorriko diren erronka berriei erantzuteko egoera ekonomiko onean dago udala. Legealdi honetan udalak zuen zor guztia itzuli dugu eta egin ditugun proiektuak mailegurik eskatu gabe ordaindu ditugu. Herritarren dirua ongi kudeatzea ezinbestekoa baita guretzat.

Lorpenez gain, bereziki pozten gaitu hauetara iristeko jarraitu dugun bideak. Hasiera-hasieratik argi izan dugu herria hobetzeko bide bakarra elkarlana dela; udalak eta herritarrek batera lan egin behar genuela Oiartzun justuagoa, duinagoa, feministagoa, euskaldunagoa eta jasangarriagoa erdiesteko.

Zehaztu dugu datozen urteetan jarraitu beharreko bidea eta definitu dugu lan egiteko modua. Zinegotzi batzuk jarraituko dute. Beste batzuk etorri ginen tokira itzuliko gara; herriko elkarte eta eragileetara. Udaletxetik batzuk eta herriko eragileetatik beste batzuk, jarrai dezagun guztiok batera Oiartzun hobe bat eraikitzen. Jarrai dezagun elkarrekin ametsak egia bihurtzen.

Eskerrik asko azken zortzi urteetan Oiartzungo alkate izateko ohorea eskaintzeagatik.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.