Oporrak Bakean-en izena emateko aukera, zabalik
El Watan elkarteak gogorarazi du Oporrak Bakean kanpainan izena eman daitekeela, apirilaren erdialdera arte.
Oporrak Bakean kanpainaren bitartez, Saharako errefuxiatuen kanpamenduetako haur asko etorri izan dira Euskal Herrira.
Aurten ere aukera egongo dela gogorarazi du Oiartzungo El Watan elkarteak. Udan haur sahararren bati harrera egin nahi dioten oiartzuarrak harremanetan jar daitezke 605 71 36 93 telefono zenbakiarekin, edo posta elektrikoaren bitartez.