2023/3

Irati Zabala, garaile Euskadiko Bloke Txapelketan

Bilboko Piugaz rokodromoan egin zen txapelketa, larunbatean, eskalatzaile oiartzuarra lehenengo izan da absolutuen kategorian.

lur korta

2 eta 3 urteko haurrei ipuinak kontatuko dizkie Lur Kortak, ostiralean

Manuel Lekuona bibliotekan egingo dute ipuin kontaketa. Haurren artean irakurzaletasuna bultzatzea da saioaren helburuetako bat.

[Argazki galeria] Egoitza berria du Trintxer Kulturalak

Trintxerpeko lokal zaharberritua inauguratu dute gaur goizean elkarteko eta udaleko kideek. 'Ulia kultura' izena jarri diote.

udalekuak oiartzun

Udalekuetan izena emateko epea zabaldu dute

Apirilaren 2ra eman ahal izango da izena, 'gazteoiartzun.eus' webgunean. HH3 eta LH6 mailen arteko ikasleei zuzenduta daude udalekuak.

racing oiartzun

Kantabriarrak, oiartzuarren biktima gogokoenak

Partida kaskarra egin arren, Racing Bri irabazi dio Oiartzun Kirol Elkarteko emakumeen talde nagusiak. Mutilek porrot gogorra jaso dute.

600dik gora lagun irten dira kalera 'hilmugak' salatzera

Asilo eta migrazio politikek eragiten duten mugetako indarkeria salatzeko kaleak hartu dituzte ehunka bizilagunek, Trintxerpetik Donostiara.

Oarsoaldeko ontziak, bikain, Gipuzkoako Batel Ligako zazpigarrenean

San Juango Gazte Mailako arraunlariak irabazle izan dira neska zein mutiletan; San Pedrok garaipena lortu du berriz, Haur Mailako Mutiletan. Hibaika ere fin aritu da lanean.

[Argazki galeria] Eskertza, egina

Biyurrieneak, era batera edo bestera haien ondoan izan direnei eskerrak emateko ekitaldiak egin zituen larunbatean.

laso imaz

Imaz eta Lasok igandean jakingo dute final handiko arerioa

Atzelari oiartzuarrak eta aurrelari nafarrak osatutako bikoteak larunbatean lortu zuen finalerako txartela. Finalean, Altuna-Tolosa edo Elordi-Zabaleta.

Oarsoaldeko eskrima kirolarien emaitza oso onak eskolartekoan

Hilaren 12an egindako jardunaldian bi garaipen lortu zituzten Oarsoaldeko tiratzaileek. Pixkanaka gorantz doa tiratzaileen kopurua.

amur eman

'Amur eman', Ttur-tturren aste honetako proposamena

Oiartzuerazko hitzak sare sozialetan partekatzeko erronkarekin jarraitzen dute. Aste honetako esamoldea 'amur eman' da.

Oiartzungo Aurresku txapelketa 2022

Aurresku Txapelketa egingo dute larunbatean

Larunbat arratsaldean izango da aurresku txapelketa, Gazte Mailakoa. 27 dantzari igoko dira udaletxeko areto nagusiko oholtzara.

Eskertza Afaria antolatu du OiangozHau mugimenduak

Sarrerak 12 euroan eros daitezke Sindikato, Landare eta Arkaitza tabernetan.

'Karpeta urdinak' torturari buruzko dokumentala, larunbatean Landetxen

Ander Iriartek zuzendutako dokumentala emango dute larunbat arratsaldean. Ondoren, zuzendariarekin solasaldian aritzeko aukera izango da.

Udalekuetarako izena emateko epea zabaldu du Orereta Ikastolak

Maiatzaren 10era arte izango da zabalik izena emateko epea. 0-12 urte arteko haurrei begira antolatu dituzte.

'Las buenas compañias' filma saritu dute Malagako Festibalean

Festibaleko gazte epaimahaiak saritu du Errenteria-Oreretako hainbat emakumek josi zuten abortuaren aldeko sare klandestinoaz mintzo den filma, sail ofizialeko film luzeen artean. Zilarrezko biznaga jaso du Silvia Munt zuzendariak.

Lezoko kirol taldeen asteburuko emaitzak (2023-03-20)

Lezoko kirol taldeek izan dituzte asteburu hobeak. Hala ere, galdu, irabazi edo berdindu, dena eman dute kirolariek.

Piztiak taldeak kontzertua emango du Donibaneko Kultur Aterpean

Datorren ostiralean izango da Bixi-Bixi Kultur Elkarteak, Pasaiako Udalarekin elkarlanean, antolaturiko emanaldia.

Aldundiaren udako programetan izena emateko epea zabalik

Aldundiak 1.431 plaza eskainiko ditu aurtengo udan, udalekuetan eta Gazte Oporraldiak programetan. Hilaren 28an amaituko da izena emateko aukera.

[Denbora-pasak] Astekariko denbora-pasen dinamika (2023-3-17)

Martxoak 17ko denbora-pasen dinamika martxan da. Saria 'Mugen gaindi' poltsa eta 'Bihotzean giltza' termoa da.

Gehiago