[Galeria] Arraun Lagunak eta Bermeorentzat ikurrinak
Eguraldi makurrarekin jokatu dute gaur San Pedroko XIV. Test Estropada. Emakumeetan garaipena, Arraun Lagunak elkarteko eskifaiak lortu du. Gizonetan, berriz, Bermeo nagusitu da.
Eguraldi makurrarekin jokatu dute gaur San Pedroko XIV. Test Estropada. Emakumeetan garaipena, Arraun Lagunak elkarteko eskifaiak lortu du. Harro astindu dute ikurrina donostiarrek. Gizonetan, berriz, Bermeo izan da erlojupekoa osatzen azkarrena.
Arratsaldean kolorez bete dute badia bertaratu diren traineruek, baina ez dute eguraldia lagun izan. Estropada eremua moldatu behar izan dute itsaso txarraren ondorioz eta badia barrura eraman; ordutegia ere moldatu dute eta aurreikusia baino ordu erdi lehenago hasi da lehia, 16:00etan.
Hibaikako emakumeen ontziak, bosgarren postua egin du; Hondarribiak, seigarrena. Gizonetan, Hondarribia bigarren izan da, San Juan bosgarren, San Pedro zazpigarren, Hondarribia Bk 21. postua eskuratu du, Hibaika 25. izan da, eta San Juan B 28. Beteranoetan Badok A traineruak irabazi du, eta Trintxerpe laugarren izan da.
Emaitzen zerrenda osoa ikusteko, klik egin hemen.
Hondarribikoaren eta Oriokoaren ondoren, traineruen sasoi aurreko azken test garrantzitsua da San Pedrokoa.