Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
EuskaraKultura

Handia da gero

Bigarrenez, 'Egunean Behin' lehiaketako finaleko txapela jantzi du Erik Gartzia oreretarrak.

Erik Gartziak Egunean Behin lehiaketako denboraldia eta finala irabazi ditu.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2023/04/03

Handia da, ez da zalantzarik. Bere inteligentzia agerian utzi du behin baino gehiagotan, eta baita Egunean Behin lehiaketak planteatutako galderak zuzen erantzuten azkarrena dela ere. 2021eko abenduan zortzigarren denboraldiko jokalaririk apartena izan zela erakutsi zuen, sobera, eta gainera egitate hori berretsi, Egunean Behin finala jokatu zuelako ETB1n Biba Egunean Behin saioan zuzenean 80.000 parte hartzaileren kontra, eta hura ere irabazi.

OARSO BIDASOKO HITZAko kazetaria, gorenera heldu da oraingoan ere. Izan ere, 11. denboraldiko irabazlea ere izan da Gartzia, eta joan den ostiralean Donostiako Miramongo Parke Teknologikoan jokatutako denboraldiko final nagusia ere poltsikoratu du Oiartzungo berriak lantzen dituen kazetari prestuak.

Oporretara bidean egin dizkio garaipenaren gaineko adierazpenak HITZAri Gartziak. Prestaketa berezirik ez duela egiten azaldu du, “lehenengo gelditu nintzen baina azken egunera arte sufritzen. Finalera sailkatuta nengoen lehenengo 100 lagunak zihoazelako”. Finalean lehenengo partidan ez zela fin aritu aitortu du, “lau galdera baino ez nituen asmatu, baina hiru partida ziren eta hiru partiden orokorraren ondoren lehenengo hamarrak sailkatu ziren final nagusirako”. Lehenengo partidaren emaitzarekin “presioa gainetik kendu” zuela esan du Gartziak, eta bigarren partida hobetu egin zuela, “sei asmatuta”. Hirugarrena, gehien balio zuena, onenetakoa izan zen emaitzei erreparatuta eta zazpigarren sailkatu zen, “ez nuen espero egia esan, hasieratik kaskar ibili nintzelako”.

Oholtzara igo ziren hamar lehiakideak eta jokatutako partidan azkarrena eta onena izan zen Gartzia. Hor heldu zen garaipena, “magia apur bat” kenduta azaldu duenez, “emaitza ikustea izan nuelako eta gainontzekoek ez, ez dakit zergatik. Bederatzi asmatu nituen eta irabazi”.

Galderarik zailenak zein izaten diren galdetu dio HITZAk, bestalde, zaila bateren bat bazaio. Baietz aitortu du, naturarekin lotutakoak egiten zaizkiola zailago, “izan daitezke perretxikoak, mendiak, , zuhaitzak edo horrelakoak… Oso zaila izan zen lehenengo partida ere, lau baino asmatu ez nituena”. Beste aspektu batean ere sakondu du Egunean Behineko “jeinuak”: “Ez da gauza bera galderak erantzutea zure etxeko sofan edota lantokiko anonimatuan, edo 120 lagun ari diren espazioan elkarrekiko markaketa batean. Beste presio bat dago. Hala ere, lehen esan moduan, lehenengo galdera bueltan presioa kendu nuen eta gero etorri zen etorri zena”.

Txapela irabazteak, hau da final handian ere lehenengoa izateak baino satisfazio handiagoa eman diola denboraldia irabazteak dio: “sailkapen orokorra, asteak dira, maratoi bat. Azkeneko txanpan irabazten duzu edo galdu egiten duzu, eta horrek satisfazio handiagoa eragiten dit. Finalean zorte kontua da. Galderak zure gustukoak tokatzen zaizkizu zorte pixka bat duzu eta egunean bertan ateratzen zaizuna zoriaren kontua da gehiago”.

Lehen aldiz final handia irabazi zuenean dagoeneko eskatu zuten harrera ofiziala kazetariarentzat Errenteriako Udaletxean. Bigarrenez irabazita zer esanik ez, sareetan aitortza hori egiteko eskatu dutenak bikoiztu egin dira. Horren gainean galdetuta ez du oso argi ikusten: “Aurre kanpaina garaian egonik, ez dakit bada Hauteskunde Batzorde Zentralak uzten ote duen halako ekitaldirik egiten. Gainera, agian botoak irabazi baino galdu egingo dituzte, eta [barrezka] agian udal taldeek ez dute hartu nahi bere gain harrera hori”.

HITZAk ez dio galdetu hamabigarren denboraldian lehiatzeko asmoa ote duen, “magia” ez apurtzeko. Hala ere, tentuz, parte hartzen badu, hirutik hiru irabazteko kapaz den zalantzarik ez dago.

 

Erlazionatutako edukiaErik Gartziak irabazi du ‘Egunean behin’-eko zortzigarren denboraldia
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.