Garraio publikoa eta mugikortasun iraunkorra sustatzeko apustua eskertu du PSE-EEk
Errenteriako alderdi sozialistak eskerrak eman dizkio, prentsa ohar bidez, Rafaela Romero Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako zuzendariari, "garraio publikoa eta mugikortasun iraunkorraren arloan Oarsoaldearen alde egin duen apustuarengatik".
Errenteriako alderdi sozialistak eskerrak eman dizkio, prentsa ohar bidez, Rafaela Romero Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako zuzendariari, “garraio publikoa eta mugikortasun iraunkorraren arloan Oarsoaldearen alde egin duen apustuarengatik”. Autobus lineen hobekuntza eta Irun-Donostiarekin lotuko duen bidegorria aurreikusi ditu aldundiak, baita Errenteria-Oreretako Gurpil Artea elkarteak sustatu duen kargo bizikleten proiektua bultzatzea.
Hiru neurri horiek Gipuzkoaren konexioa “indartuko” dute sozialisten iritziz. Bidegorri proiketua sei urtean egingo dutela aurreikusi dute, eta 22 milioi euroko inbertsioa egingo du aldundiak: “rafaela Romeroren Oarsoaldearekiko eta mugikortasuna sustatzeko konpromisoa argia da, eta ezinbestekoak izan dira iniziatiba horiek martxan jartzeko”